Bergarako musika bandaren kalejira eta kontzertua Zurrategi plazan

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Mairuaren alardea da herriko festetako ekitaldi nagusia gaur, baina ez bakarra. Goizetik gauera, hainbat saio iragarri ditu jai batzordeak.

Bergarako musika bandak, Alfredo González Chirlaqueren zuzendaritzapean, ohiko bisita egingo du. Urtetan etorri dira Antzuolara pieza ederrak eskaintzera. Kalejira egingo dute lehenik, hamaika eta erdietan hasita. Eta, ondoren, hamabi eta erdietan, kontzertua emango dute Zurrategi plazako kioskoan.

Zabalagoa da, hala ere, eskaintza: goizez, 10:00etan, kanoiak sutzea Herriko plazan; 10:00etan, alborada txistulari taldearekin; 11:00etan, ume eta helduentzat mahai jolas berriak ikasteko aukera Herriko plazan; 12:00etan, haurrentzat jokoak Buztinzurin, Xinkonaren eskutik; arratsaldez, 15:00etan, bazkaria txosnetan; 17:00etan, Gorka txontxongiloak, ipuinak, abenturak... kanpo beltzean; 20:30ean, Erre ke erre elektrotxaranga herriko kaleetan; gauez, 22:30ean, suzko zezena Herriko plazan; 22:45ean, Obaneuke taldearekin erromeria; eta 23:00etan, eguna dantzan bukatzeko, kontzertuak txosnetan.

 

Fotos

Vídeos