Udako beherapenen azoka, zapatuan San Martin plazan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO BERGARA.

Udako beherapenen azoka San Martin plazara aterako dute datorren zapatuan, irailak 1. Orain arte, frontoia edo denda aurrean egiten zen ekimen komertzial hau San Martin plazan aterako dute egun osoz 10:00etatik 20:00etara.

Hamalau bat komertziok hartuko dute parte 'stand' bana ipiniz. Arropa eta oinetako dendak, optikak, izoztuak eta kafea eta okidengi batek ere bere saltokia jarriko du. Baina ehun-gaiak eta oinetakoak izango dira nagusi, denak ere udako kanpainako salgai-hondarrak.

Eguraldi iragarpena lagun, udako beherapenen azoka plaza erdian egingo da. Euria egingo balu, saltokiak arkupeetan ipiniko lituzkete.

Gainera, 17:30etik 19:30era bitartean Azkaiter Pelox taldeak girotuko du arratsaldea.

Ortu lehiaketa San Juanen

Bestalde, San Juan auzoan VIII. Ortu Lehiaketa egingo dute domekan, irailak 2an, 11:30etan hasita. Baratzeko eta sasoiko produktuak dastatzeko aukera izango da 12:30 aurrera. Bien bitartean, Arragoa taldearen kontzertua izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos