Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Sukaldariak. Aurtengo lehiaketaren errezeta marmitakoa izango da.
Osintxu Kofraixetan murgilduko  da mozorroen bizikleta irteerarekin

Osintxu Kofraixetan murgilduko da mozorroen bizikleta irteerarekin

Plaentxira abiatuko dira 18:30ean, txupinazoa bota eta Martiritxon jaitsieraren ostean, gauean rock kontzertua

KEPA OLIDEN

BERGARA.

Jueves, 30 de agosto 2018, 00:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Osintxu Kofraixetan murgilduko da bihartik, ostirala, hasita txupinazoaren jaurtiketa eta Martiritxon jaitsierarekin. Jaien hasierako ekintza hauek 18:00etan izango dira eta, ondoren, photocalla egongo da mozorrorik eleganteenak luzitzeko.

Ohiturari jarraiki, 18:30ean osintxuarrak mozorrotuta bizikletan abiatuko dira Plaentxira, eta bueltan, 'harrera beroa' jaso eta desfilea egingo dute plazan.

Matraka elektrotxarangak girotuko du iluntze partea eta gauerditik aurrera, berriz, rock doinuak nagusituko dira. Newroz talde bergararrak irekiko du kontzertua, ondoren Neraben talde donostiarraren txanda dator eta, amaitzeko, DJ Arnoren saioa etorriko da.

Larunbata jai ekintzez lepo dator, umeentzako jolasekin eta helduen desafioarekin (12:30). Kuadrillen bazkariaren ostean, apar festa eta puzgarriak egongo dira haurrentzat (16:00-18:00).

18:30etik aurrera, sukaldaritza lehiaketari ekingo diote. Aurtengo errezeta, marmitakoa. Toka txapelketa jokatu (19:00) eta poteo 'latza' eginda, herri afarian irentsiko dute marmitakoa eta, gero, sari banaketa egin; txapeldunentzako Zumelaga jatetxean afaria. Erromeriarekin hasiko den gaua ordu txikietaraino luzatuko da kulero eta kantzontzilo lasterketarekin (05:00), salda (06:30) eta gaupaseroen argazkiarekin (07:00). Igandea txistularien dianarekin esnatuko da (10:30) eta meza nagusiak (12:00) eta Almortzaren animaliak girotuko dute eguerdia. Poteo 'kolosala' egin eta bazkalostean, pilota partiduak (17:30) eta gazta eta urdaiazpikoa egongo dira tabernetan (19:30). Urrezko kofradia izendatuz eta Martiritxo errez amaituko dira Kofraixak (21:00).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios