Kike Amonarrizen hitzaldia asteazkenean Euskaraldiak antolatuta

J.A.M. BERGARA.

Aurrera doa Euskaraldiko izen-ematea eta Bergara herria badabil ekitaldi desberdinak antolatzen herritarrek Euskaraldiaren berri jaso dezaten. Horregatik, datorren asteazkenean Kike Amonarrizek Euskaraldiarekin lotutako hitzaldi bat eskainiko du. 'Bergararrak aktibatzeko 365 arrazoi' izenpean emango duen hitzaldia Irizar jauregiko Euskaldun Berriaren aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan. Bergarar guztiak daude gonbidatuta.

Hilaren 17an berriz, Emuneko teknikaria den Ainhoa Lasak 'Non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago egin ahal izateko' hitzaldia eskainiko du Irizar Jauregian iluntzeko 19:00etan.

Euskaraldiko lokal berria Barrenkalen dago.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos