Jose Migel Laskurain orkestra zuzendariak Huelvako mundu topaketetan irakatsiko du

Jose M. Laskurain. / MORQUECHO
Jose M. Laskurain. / MORQUECHO

BERGARA.

Jose Miguel Laskurainek, Bergarako Txistulari Bandako zuzendariak, Huelvan egingo den Orkestra Zuzendaritzako Munduko Topaketan irakasle lanak egingo ditu datorren egunetan, Errepertorio zuzendaritzan eta Teknika ikasgaietan.

Jose Miguel Laskurain diplomatua da Orkestra Zuzendaritzan eta Banda Zuzendaritzan Royal School of Music-en.

11,2 kilometro bidegorri

Bestalde, Udala pausoz-pauso ari da udalerriko bidegorri sarea gorpuzten, jasangarritasuna bultzatu eta herri aktiboa izateko erraztasunak lantzen. Hala, Ugarte kaleko obrak bukatu aurretik, udalerrian bidegorriak 11,2 kilometrotako luzera du: 3,7 herrigunean eta 7,5 herrigunetik kanpo. Urte bukaerarako, Ugarte kaleko tramuak beste bidegorri kilometro bat hartuko du. Abuztuan ere ari dira lanean eta gogoratu nahi izan dute tramu horretako enpresen sarbideetan egin beharreko lanak hilabete honetan gauzatuko dituztela, enpresei egunerokoan ahalik eta traba txikiena egiteko.

Legealdi honetan herrigunean egindako bidegorri tramu nagusiak honako hauek dira: 2018an Ugarte kalea (Sasoi Eraikuntzak, 345.725,97 euro); 2017an Boni-Laskurain (Sasoi Er., 179.856,03 euro); 2017 Ibargarai-Urteaga (Asfaltos y Construcciones Morga SA., 144.441,51 euro); 2015ean Azoka parean (Excavaciones Gabika SL. 71.244,80 euro). Eta horiei gehitu behar zaizkie Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako zatiak: iparraldean, Soraluzeraino dijoana; eta, hegoaldean, berriz, Telleriako biribilgunean hasi eta Arrasate zein Oñatira dijoazten zatiek ematen diote jarraipena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos