Gaur, Wikipediari buruzko aurkezpen praktikoa, Irizar Jauregian

J.A.M. BERGARA.

Wikipedia da munduko entziklopediarik handiena, Interneten kontsulta gehien izaten duena, gure herriko eskoletan gehien erabiltzen dena... Eta mundu osoko boluntarioek idazten dute. Boluntario horiei wikilari deitzen zaie. Edozein izan liteke wikilari, herritar bat zein entitate bat.

Wikipediak honela funtzionatzen du: boluntario batek oinarrizko artikulu bat idazten du eta gero, bera edo beste batzuk apurka-apurka artikulu hori hobetzen joaten dira: testua osatzen eta eguneratzen, argazkiak gehitzen, beste artikulu batzuen erreferentziak gehitzen.

Hainbat herritan jarri dira martxan herripediak, herriko wikipediak. «Bergaran ere egingo dugu?».

Gaur, Euskal wikilarien elkarteko kide batek oso modu praktikoan wikipediak eskaintzen dituen aukerak aurkeztuko ditu, Irizar jauregian, euskaldun berria gelan 18etatik aurrera.

 

Fotos

Vídeos