Euskaraldiak iruditzea da udako argazki lehiaketaren baten gaia

J. A. M. BERGARA.

Jardun eta Udalak Euskaraldiaren argazki lehiaketa antolatu dute udarako. Ahobizi edota belarriprest izango zaren irudikatu behar dana. Hori irudikatzeko irudimena, keinuak edo emotikonoak erabiliz. Sormena eta originaltasuna baloratuko dira. Bergaran zein munduko beste edozein tokitan ateratako argazkia izan daiteke. Argazkian agertzen diren guztiak Bergarakoak izan eta 18 urte beteta izan beharko dituzte.

Argazkiak irailaren 16ra arte bidali ahalko dira. Bakoitzak nahi beste argazki aurkeztu ahalko ditu eta batera adierazi beharko dira egilearen harremanetarako e-maila edota telefonoa, eta azalpena, non eta noiz atera den argazkia, eta argazkiko gaia iradokitzen duen esaldiren bat euskaraz.

Argazkiak bergaraeuskaraldia@gmail.com helbidera edo whatsappez 605712469 telefono zenbakira bidali behar dira.

Antolatzaileek Facebooken (Euskaraldia Bergara), Twitterren (@bergaraeuskaral) eta Instagramen (Euskaraldia Bergara) partekatuko dituzte argazki batzuk. Sariari dagokionez, Euskal Herriko produktuz osatutako otar bat izango da.

Irabazlearen hautaketa irailaren 17an egingo da eta egun honetan argitaratuko dira irabazlearen izen-abizenak gure sare sozialen bidez.

 

Fotos

Vídeos