Dantzaren txanda, jaien bukaeran

Oroigarriak. Juan Tomas Zabalo zena eta gure artetik joan berri den Felix Agirre gogoan ditu Alardeak. Mariasun Narbaiza alargunak eta Jesus Agirre anaiak koadro bana jaso zuten./
Oroigarriak. Juan Tomas Zabalo zena eta gure artetik joan berri den Felix Agirre gogoan ditu Alardeak. Mariasun Narbaiza alargunak eta Jesus Agirre anaiak koadro bana jaso zuten.

Atzoko Alardearen ondoren, herriko festen laugarren eta azken eguna ospatuko da gaur

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETAANTZUOLA.

Herriko jaiak bukaerari begira jarri dira. Azken eguna dute gaur. Alardea izan zen atzo protagonista nagusia eta gaua luzatzeko azken aukerari lanera itzultzeko txanda helduko zaio askori bihar.

Josu Maroto marrazkilaria zen etortzekoa Alardeko irudiak paperean hartzeko, baina azken ordu gaixotasun batek etxean laga zuen. Beste batean beharko du.

11
00etan. Umeen jolas parkea.
12
00etan. Salda eta txorizoa Landatxoperen eskutik.
12
30ean. Arantza, Pantxo eta Nikaren musika saioa, Herriko plazan. Rantxerak, korridoak.
14
30ean. Herri bazkaria.
16
00etan. Patxi Saizen kantaldia, Herriko plazan.
18
30ean. Festamentua ikuskizuna, Tio Teronen semeak taldearen eskutik, Herriko plazan.
20
00etan. Larrain dantza.
20
45ean. Erromeria Ostolaza eta Narbaizarekin.
Gauerdian
Hontzaren igoera.

Jaien amaieran dantzak hartuko du garrantzia. Bi saio nagusi daude iragarrita. Tio Teronen semeak taldeak 'Festamentua' ikuskizun alaia eta mugitua eskainiko du arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera Herriko plazan. Mutil gazte kuadrilla honek umorez betetako ekitaldiak egiten daki.

Ondoren, zortzietan, Oinarinen gidaritzapean larrain dantza egingo da. Hainbat lagunek prestatu dute azken asteotan guztia behar bezala irten dadin.

Temas

Jaiak