3.423 bergarar Euskaraldian izena emandakoak

J.A.M. BERGARA.

Guztira 2.833 ahobizi eta 590 belarriprest dira Euskaraldian izena eman duten bergararrak. Euskaraldia batzordearen iritziz, «orain garrantzitsuena hartutako rola ondo betetzea da. Eta ariketa ondo betetzearen barruan pisu berezia du txapa beti bistan eramateak. Asko gara eta komeni da hori bistaratzea». Izen ematea itxi da baina norbaiti txapa galdu bazaio, Barrenkaleko lokalean jaso ahal izango du. Lokala arratsaldez egongo da zabalik 17:30etatik 19:30etara. Euskaraldia 11 bizipen, bitxikeria eta esperientzia eredugarri ekartzen ari da. Tarteka zailtasunen bat ere bai. Bergarako batzordekoek horiek jaso nahi dituzte eta partaideei eskatzen diete horien berri ematea bergaraeuskaraldia@gmail.com helbidera idatziaz edo telefonoz 943763661 (Jardun) zenbakira deituaz.

Amaiera ekitaldia

Euskaraldiari amaiera emateko ekitaldia Seminarixoan izango da astelehenean 7etan. Bertan ekitaldiaren balorazioa egingo da, ekimena bultzatzeko egin diren jardueren laburpentxo bat azalduko da eta hamaika egunetan zehar partaideek izandako zenbait esperientzia eta bizipen azalduko dira.

 

Fotos

Vídeos