Basoen egoera berriari buruz eztabaidatzeko bilera irekia, Olaranen

Deba Garaia Landa Garapen elkarteak antolatutako saioa gaur arratsaldeko seietan hasiko da

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETAANTZUOLA.

Baserritarrak bereziki eta herritarrak oro har gonbidatu dituzte Antzuolako basoek gaur egun dituzten erronkei buruz hitz egiteko gaur arratsaldeko seietan Olaran etxean antolatu den bilera irekira. Deba Garaia Landa Garapen elkarteak antolatu du.

«Etorkizun hurbilean, hainbat faktorek testuinguru berria ekarriko diete Antzuolako basoei», diote antolatzaileek. «Güeñes-Itsaso goi tensio lineak, pinuen banda marroiak, martxan dugun larretze planak... eragina izango dute. Horren aurrean zer egin daitekeen eztabaidatzeko lan saio irekia deitu dugu».

Aldaketak hemen dira, sakonak gainera batzuk. Basoen jabe eta erabiltzaileei informazioa eman, arazoak mahai gainean jarri, haien iritziak jaso eta irtenbideak bilatzen saiatuko dira.