Jon Barrenetxea gamiztarra garaile eta Aritz Kortabarriaren ihesaldia, Leteren oroimenezkoan

Jon Barrenetxea, garaile, eta Josu Etxeberria. Ostatu parean, Oier Lazkano hirugarren sailkatua. / KARLOS
Jon Barrenetxea, garaile, eta Josu Etxeberria. Ostatu parean, Oier Lazkano hirugarren sailkatua. / KARLOS

Hemezortzigarren sailkatu zen lehen antzuolarra eta 2:08ra eta 84., berriz, Mikel Arregi

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETAANTZUOLA.

Bigarren urtez ilaran bizkaitar batek irabazi du Antzuola saria-Iñaki Leteren oroimenezko txirrindulari proba. Jon Barrenetxea 19 urteko gamiztarra (Baqué) nagusitu zitzaion Josu Etxeberriari (Caja Rural) garaipena erabaki zuen bi lagunen arteko sprintean. Hiru segundora helmugaratu zen zazpi laguneko taldea, Oier Lazkano arabarra (Caja Rural) buru zela.

Aritz Kortabarria antzuolarrak protagonismoa izan zuen. Deskargara igo zen bigarren aldirako ihesaldian sartuta zen eta aurrekoen artean igaro zen gailurretik. Beste eraso bat ere jo zuen ondoren. Halere, azken igoeran, Asentziokoan, ezin izan zien indartsuenen erritmoari eutsi. Hemezortzigarren sailkatu zen. Irabazleak bi minutu eta zortzi segunduko aldea atera zion.

Bi antzuolarrek hartu zuten parte. Bestea, Mikel Arregi (Eibar Energia), 84. helmugaratu zen.

Taldeka Caja Rural nagusitu zen eta Jon Barrenetxeak berak eroan zuen mendiko sailkapena. Iaz junior mailako Espainiako txapelduna izan zen gamiztarra. Aurreneko denboraldia du 23 urtez azpiko adinean eta lehen garaipena du An-tzuolan domekan lortutakoa.

Irteeran 147 txirrindulari bildu ziren, kopuru polita, eta 87 ailegatu ziren helmugara.