Jon Baleztena, seigarren Andorrako Comapedrosan

Jon Baleztena. / KARLOS
Jon Baleztena. / KARLOS

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETAANTZUOLA.

Jon Baleztena korrikalaria seigarren sailkatu zen junior mailan asteburuan Andorran jokatutako Skyrace Comapedrosan nazioarteko mendi lasterketan. Hogeita bat kilometroko ibilbide gogorrean, hiru ordu, hamaika minutu eta hiru segundoko denbora egin zuen.

Maila handiko saioa, Theo Detienne frantziarra nagusitu zen Baleztenaren adinekoen artean. Harritzeko moduko marka sinatu zuen: 2h44:37. Bigarren helmugaratu zen Esteban Oliverori, fran-tziarra hau ere, hamahiru minutu pasa atera zizkion. Alde galanta. Jon Baleztena, berriz, 26 minutura laga zuen sailkapenean. Europan txapeldun izandakoak dira Detienne zein Olivero.

Hiru mila metroko altuera gainditu zuten parte-hartzaileek Pirinioetako ibilbide aldapatsuan. Andorrako mendiak handiak dira. Bitan jausi arren, Jon Baleztenak proba interesgarria osatu zuen, bere kalitatea erakutsiz. Junior mailako hamabi lagunek baino ez zuten osatu 21 kilometroko ibilbidea. Hemugaratutako gehienak seniorrak ziren.