Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Hassan Aitchaou irabazlea.
Jon Baleztena, laugarren eta lehen antzuolarra 8 miliak mendi lasterketan

Jon Baleztena, laugarren eta lehen antzuolarra 8 miliak mendi lasterketan

Hassan Aitchaou gizonezkoa eta Ane Zabala emakumea izan ziren bi irabazleak

JOSEBA LEZETA

ANTZUOLA.

Martes, 20 de febrero 2018, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jon Baleztena hamazazpi urteko korrikalariak estreinaldi ederra izan zuen Antzuolako 8 Miliak mendi lasterketan, domeka goizean. Laugarren sailkatu zen ordubete, 12 minutu eta 21 segundoko denborarekin. Aurreneko herritarra ere izan zen. Ez da antzuolar batek ekitaldi honen sei edizioetan lortutako markarik onena. Jon Iturberi dagokio ohore hori 2016tik: ordubete, 7 minutu eta 45 segundo. Bigarren helmugararu zen orduan.

Villabonan bizi den Hassan Aitchaou irabazleak 4 minutu eta 56 segundoko aldea atera zion Baleztenari. Garailea bera Juanjo Igartzabal zumarragarrak iaz ezarritako errekorretik urruti samar geratu zen. Ordubete, 4 minutu eta 38 segundotan bete zuen Igartzabalek zor-tzi miliatako ibilbidea. Azken hilabeteotako elur eta eurien ondoren, lokatza zen nagusi eta ez zen batere erraza azkar ibiltzea. Ez Irimon gora, ezta handik behera ere. Belaunak odolduta ekarri zituzten sailkatutako 222 lagunetako askok, erorketen ondorioz.

  • Gizonezkoak

  • 1. Hassan Aitchaou (Villabona) 1h07 25

  • 2. Andoni Gómez (Bergara) 3 02ra

  • 3. Aser Arza (Bilbo) 4 38ra

  • 4. Jon Baleztena (Antzuola) 4 56ra

  • 5. Igor Olalde (Aretxabaleta) 5 44ra

  • 6. Juanjo Igarzabal (Zumarraga) 5 44ra

  • 7. Luis María Dacosta (Oñati) 6 14ra

  • 8. Pello Berrizbeitia (Eibar) 8 10era

  • 9. Markel Fernández (Bergara) 8 28ra

  • 10. Beñat Bereziartua (Usurbil) 8 59ra

  • 16. Jon Aranguren (Antzuola) 10 23ra

  • 33. Josu Asensio (Antzuola) 14 58ra

  • Emakumeak

  • 1. Ane Zabala (Arrasate) 1h25 15

  • 2. Ainhoa Aspiazu (Bergara) 7 31ra

  • 3. Ane Perea (Eskoriatza) 8 39ra

  • 13. Deiane Zubikarai (Antzuola) 29 11ra

  • 14. Ana Peñalba (Antzuola 29 11ra

Emakumetan, Ane Zabala izan zen azkarrena, ordubete, 25 minutu eta 15 segundotan. Errekorra urrun geratu zitzaion, baita. Sei minutu eta 46 segundo gutxiagotan du Leire Fernándezek 2014tik.

Herriko emakumeen artean, Deiane Zubikarai eta Ane Peñalba elkarrekin helmugaratu ziren, 13. eta 14. Bigarren sailkatutako Ainhoa Aspiazu Iturbek ama du antzuolarra.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios