Azpitituluak euskaraz dituen bulgarierazko 'Glory' pelikula, gaur Olaranen

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

'Glory (Aintza)' pelikula emango dute Olaran etxean gaur arratsaldeko sei eta erdietan. Hamabi urtetik gorakoentzat da. Jatorrizko hizkun-tza bulgariera badu ere, euskarazko azpitituluekin eskainiko dute 2016ko obra hau.

Korrupzioaren aurkako borroka du hizpide 'Glory' filmak. Trenbideko langileak, Tsanko Petrov izenekoak, diruz betetako poltsa topatu eta poliziari abisu eman dio. Garraio Ministerioak Petrovi erlojua emango dio portaera saritzeko. Berria jasotzerakoan, ordea, aitak oparitutako Glory-a kendu egingo diote. Berreskura-tzen saiatu arren, ez da agertuko. Honela hasiko da erloju zaharra eta duintasuna berreskuratzeko protagonistaren borroka.

Erakusketa

Zinearekin batera, 'Etorkizuna alanbre hesi artean. Antzuolan ezkutatutako historia argitzeko ekimena' gerrari buruzko erakusketa izango da zabalik 18:30etik 20:30era Olaranen bertan.