Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Herriko txapelketako hamasei finalistak, Olaldetik irtendako maila handiagoetako hiru pilotarirekin.
Aurtengo herriko pilota txapelketan 52 neska-mutikok hartu dute parte

Aurtengo herriko pilota txapelketan 52 neska-mutikok hartu dute parte

Herriko jaietan, Aitor Mendizabalek Miguel Merinorekin jokatuko du Peio Etxeberria eta Erostarberen aurka

Joseba Lezeta

ANTZUOLA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Jueves, 21 de junio 2018, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Olaldeko pilota sailak herriko neska-mutikoentzat antolatutako txapelketan 52 lagunek hartu dute parte aurten. Zortzi bikote aritu ziren egubakoitz arratsaldeko finaletan udal frontoian.

Multzoka banatu zituzten lau finalak. Guztiak estuak izan ziren, 16ra egindako partidetan tanto gutxien egin zituen bikotea 13ra heldu zelarik. Emaitza hauek izan ziren: Aimar Linzoain-Auritz Iturbe, 16; Julen Garitano-June Garaikoetxea, 14 (A). Ekaitz Labaien-Jon Tena, 16; Aitor Alzelai-Iker Etxaniz, 13 (B). Eritz Garitano-Kimetz Iraola, 14; Ander Mihai-Oier Aldasoro, 16 (d). Unax Errasti-Imanol Gabilondo, 16; Inar Cabo-Aimar Madina, 13 (E).

Bestalde, Olaldek eta Aspe enpresak finkatu dute profesional mailako zein partida jokatuko den herriko festetako egubakoitzean, uztailaren 13an: Mendizabal III.a eta Merino I.a, Peio Etxeberria eta Erostarbren aurka. Arratsaldeko zazpietan hasiko da jaialdia. Aurrez kadeteak eta jubenilak ariko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios