Aurten ere, San Bartolomeko jaiak, Kongo eta Senegaleko herriei laguntzeko asmoz ekintzez beteta

NAIARA GONZÁLEZ ANTZUOLA.

Abuztuaren 24an, ostiralean, San Bartolomeko jaiei hasiera emanez, aurten ere ekintza zoragarria antolatu dute ANELKAR taldeko kideek. 12:00etan, herriko ohitura zaharra jarraituz, plaza nagusian sardinak jateko topaketa egingo da. Azken urteetan jende asko hurbiltzen zela ikusiz, honakoan 18 kilogramo sardina prestatuko dituzte brasan. Gainera, txakolina ere egongo da eta giro paregabeaz gozatu ahal izango dute animatzen diren herritar guztiek. Ekintza honetan ateratzen den diru guztia Kongo eta Senegaleko herrialdeetan ANELKARek dituen proiektuetan laguntzeko erabiliko da.

Hilaren 31an, bestetik, Elkartasun Jaia ospatuko dute 19:30etik aurrera Zurrategin. Honakoan, herritarrek tortillak eramatea proposatu da eta, nahi izanez gero, edariak baita ere. Urtero, 40 edo 50 tortilarekin topatzen dira, eta noski, ekintza honetan ateratako dirua proiektu berdinetan parte hartzeko izango da.

Temas

Jaiak

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos