Borrar
Larrea, Altube, Garitano, Aranguren, Eneko Iturbe eta Ander Iturbe, ekaineko korrika erronkan. GAIZKA
Atletismoari lotutako 400dik gora argazki eta egunkari-zati batu dituzte

Atletismoari lotutako 400dik gora argazki eta egunkari-zati batu dituzte

Abuztuan bloga zabaltzeko asmoa zuten arduradunek, baina lana pilatu egin zaie eta urrira arte atzeratu dute

Joseba Lezeta

ANTZUOLA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Domingo, 22 de julio 2018, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Antzuola Kirol Elkarteko atletismo saileko arduradun izandako Jose Inazio Garitanok kirol honek gure herrian izan duen ibilbidea erakusteko 400 argazki eta egunkari-zati bildu ditu. Pilar Etxanizen laguntzarekin, abuztuan interneten bloga zabaltzeko asmoa zuen, baina lana pilatu egin zaie eta «urrira arte atzeratzea erabaki dugu. Aurkezpena ere egingo du, azaroan seguru asko», dio Garitanok.

«Jende askoren laguntza jaso dut zeregin honetan. Entrenatzaile ohiak, gurekin ibilitako atletak eurak, zaleak...», azpimarratu du Jose Inazio Garitanok. «Orain dela gutxi Luken Beistegik berak argazki mordoa ekarri dizkit. Agertzen direnak identifikatu, egunak zehaztu... Lana eskatzen du».

AKEko futbol sailak 25 urte ospatu ditu aurten, baina atletismokoa aurretik sortu zen. «1982-1983 inguruan. Garai hartan eman genuen izena lehenengo aldiz Gipuzkoako Federazioan. Baina blogean agertuko den historia zaharragoa da. Aurreneko dokumentuak 1961ekoak dira. Irabazitako dominen zerrenda ere badugu. Urteren baten 30 ageri dira».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios