Artzaintzari lotuta helduko da aurten San Isidro eguna maiatzaren 18an

San Isidro egunez, abereek betetzen dute Herriko Plaza urtero. / ALBERDI
San Isidro egunez, abereek betetzen dute Herriko Plaza urtero. / ALBERDI

Gatzatua egiteko eta artiletik harira tailerrez gain, burduntzian erretako bildots pintxoak salduko dituzte

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Debagoieneko artzain-eguna, Atzegi eguna eta San Isidro elkarrekin ospatuko dira Antzuolan maiatzaren 18an, zapatua. Ekitaldi ugari antolatuko dituzte haien inguruan, jai horretan ohikoa den eskain-tza zabalduz.

Burduntzi eran lan egiten aditua den Karlos Ibarrondok hogei bildots erreko ditu, goizeko zor-tzietatik eguerdiko hamabietara bitartean. Guztira 750 pintxo inguru egongo dira jendean esku. Bi eurotan salduko dituzte. Irabazitako dirua herriko lau talderen artean banatuko da: Sagiri Saharako herriari laguntza ematen diona, Ez dot moztuko bizarra, Gaztetxea eta Oinarin dantzariena.

Artzantzari lotutako bi tailer ere eskainiko dira goizeko hamaiketatik aurrera Herriko Plazan. Batean gatzatua nola egin erakutsiko dute eta bestean, berriz, artiletik harira zela pasatzen den. Gainbegiratua behintzat emango zaie. Txakolia eta gazta dastatu ahal izango dira, baita, eguerdiko hamabietatik aurrera.

Beste ekitaldi bitxi bat iragarri dute egun horretarako: ahariaren pisua asmatzea.

Aste horretan antolatuko dira ar-tzantzaren inguruko beste hainbat saio: Lamariano Azpikora bisita (maiatzaren 15ean) zein 'Dominika' eta 'Akabuko martxea' dokumentalak eta solasaldia (maiatzaren 16an).

Atzegi Eguneko batzarra, bestalde, Olaran etxeak hartuko du maia-tzaren 18an, hamabiak laurden gutxiagotan hasita.