Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Iazko zuhaitz eguneko azokako irudia Seber Altuben. UDALA
Zuhaitz eguneko ekitaldietan parte hartzera dei egiten dute

Zuhaitz eguneko ekitaldietan parte hartzera dei egiten dute

Sábado, 20 de enero 2018, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur, hilaren 20an zuhaitz eguna ospatuko da Arrasaten eta antolatutako ekitaldietan parte hartzera dei egin du EH Bilduko udal taldeak.

Lehenengo ekitaldia 10:00etan hasiko da zuhaitz landaketarekin Hidalgobason. Ekimen publikoa izango da hitzordua goiko Institutuan (Musakola) izango da 10:00etan. 200 zuhaitz inguru landatuko dira. Ahalik eta baso heterogeneoena lortu ahal izateko helburuarekin elorri beltzak, elorri zuriak, gurbi-tzak, basaerramuak, gorostiak, zuhandorrak, erratzak eta hurritzak landatuko dituzte. Bestalde, Seber Altube plazan zuhaitz feria egingo da goizean zehar. Bertan, sei mintegik eskainiko dituzte zuhaitz mota ezberdinak: fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak...

Etxezarreta

Amaitzeko, Etxezarreta erostea formalizatu dela eta EH Bilduk zoriondu nahi du Besaide Mendizale Elkartea, Naturtzaindia eta erosketan inplikatuak egon diren norbanako ezberdinak. EH Bilduk «apustu irmoa egin zuen Etxezarretagatik, aurrekontu negoziaketa baten erdigunean kokatu arte eta gure irmotasunagatik erosi zen. Osasunez urratu dezagun herriaren natura espazio berria».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios