Xiberoko ikastolen alde gabonetako otarreak, salgai

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ARRASATE.

2003an hasirik, Xiberoko Ikastolek gabonetako otarreak eskaintzen dituzte, hurrengo hiru helburu nagusi hauekin. Lehenik, ikastolaren finantziazioan lagun- tzea. Seme-alabek euskaraz ikasteagatik, gurasoek finantziazioaren %30 jartzen dute eta administrazioek, %20. Gainerako %50, hau bezalako gizarte ekimenen bidez eskuratzen dute. Pasa den urteko salmentari esker %5 estalia izan da (1.400 otarre, 15.000 euro). Beraz, erosketa hau oso garrantzitsua da Xiberoko Ikastolentzat.

Bigarrenik, euskararen erabilera haunditzea Xiberoan eta, bereziki, ikastoletan. Pasa den urteko salmentari esker, lan postu erdi bat ama eskolako haurrei mantendu zaie, euskararen presentzia indartzeko geletan. Bestalde, euskal materialez ari dira osatzen liburutegia, haurren beharrei erantzuteko, eta euskal arnas tokiak zaintzeko.

Eta hirugarrenik, tokiko ekoizleak eta produktuak ezagutaraztea, Zuberoako etxalde eta enpresetako ekoizpenak dituzten otarreak eskainiz.

Bi otarre aukeran

Aukeran bi otarre daude salgai: Ahüzki otarrea (40 euro) eta Irati otarrea (52 euros). Ahüzki otarrean produktu hauek datoz: ardi gazta zatia (450 gr), ahate gibela (125 gr), gurinezko gaileta paketea (150 gr), eztia (500 gr), euskal xerriki patea (200 gr) eta euskal xerriki odolkia (200 gr).

Irati otarrean, aldiz, beste hauek:

ardi gazta zatia (450 gr), ahate gibela (125 gr), gurinezko gaileta paketea (150 gr), eztia (500 gr), txahalki kontserba piperrekin, berotu eta arrozarekin edo patatekin jateko prest (640 gr), eta euskal xerriki lukainkak (400 gr).

Astelehena baino lehen

Eskaerak hilaren 10a baino lehen egin behar dira beraien weborriaren sartuz www.ikaskoli.eus, edo beraiekin zuzenean kontaktuan jarriz nikere@ikaskoli.eus, edo zure bertako bitartekariarekin kontaktuan sartuz.

Otarreen banaketa hilaren 14an egingo da Arrasaten, arratsaldetik aurrera Ereindajan dendan (Araba Etordidea 3, San Andres auzoa) edo AEDn (Pablo Uranga 4 behea).

 

Fotos

Vídeos