Udaixe 2018! gaztetxoendako ekintzaz lepo dator San Joan festen osteko aisialdirako

Mendira. Aurreko urte batean egindako mendi irteera. / UDAIXE
Mendira. Aurreko urte batean egindako mendi irteera. / UDAIXE

ARRASATE.

Nerabeei zuzendutako Udaixe 2018! egitarauak ekintza ugari ekarriko ditu San Joan jaien osteko aisialdirako. 12-17 urte arteko gaztetxoentzat antolatutako ekintzak ekainaren 27tik uztailaren 13ra arte luzatuko dira.

Ekintzak bi taldetan antolatuta daude: '6ak baietz' eta Ihesbidearen ituna'.

'6ak baietz'

Ekainaren 27tik uztailaren 6ra «sei egun, sei abentura» ekintza sorta burutuko da. Prezioa 30 euroko da eta ekintza solteetan izena emateko aukera ere badago.

Ekainak 27 eguaztenean Usakora irteera bizikletan egingo dute, ekainak 28 eguenean Donostiara irteera eta sexualitatea tailerra (7 euro); ekainak 29 egubakoitzean gazte afaria izango da Gaztelekuan eta pelikula bat proiektatuko da (3 euro); uztailak 2 astelehenean Mutrikura irteera egingo dute (7 euro); uztailak 4 eguaztenean argazkintza ikastaroa emango (3 euro), eta uztailak 6 egubakoitzean Zarautzera joango dira surf ikastaroa egitera (15 euro).

'Ihesbidearen ituna'

'Ihesbidearen ituna' uztailaren 10etik 13ra luzatuko den udaleku ibiltaria da. Kanpaldia egingo dute bailarako mendietan eta 4 egun, 3 gau eta 11 abentura igaroko dituzte. Ekintza honetan parte hartzeko plaza mugatuak dira eta 20 euro kostako da.

Udaixe 2018!-ko ekintzetarako izena emateko epea ekainak 21 eguenera arte egongo da irekita, eta on-line, Gazte Bulegoan edo gaztetxokoetan egin ahal izango da.

Ludoteketan festak

Bestalde, datorren eguaztenean, ekainak 20, 17etan, ludoteka bakoitzeko azken festa ospatuko da Okendoko ludotetan (dantza/kanta emanaldia, merendola, argazkien emanaldia), Santamainako ludotekan (merendola, karaokea eta argazkien emanaldia) eta Usaetxeko ludotekan (patata tortila lehiaketa eta gaua pasako dute bertan, kanpinetan).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos