Arrasate
Udaberriko turismo eskaintza osoa liburuxka batean argitaratu duteSecciones
Servicios
Destacamos
Arrasate
Udaberriko turismo eskaintza osoa liburuxka batean argitaratu duteEl Diario Vasco
arrasate.
Jueves, 3 de abril 2025, 20:52
Udaberriko turismo eskaintza eman du ezagutzera Arrasateko Udalak. Eskaintza zabalik dago adin guztietako pertsonentzat, eta tartean daude familian egin daitezkeen planak.
Turismo eskaintzan hiru atal nagusi aurkitu daitezke: Arrasate 360º gida birtuala, mendi ibilaldiak eta bestelako eskaintzak, besteak beste, kirolari, kulturari eta jaiei lotutakoak.
Arrasaten egin ohi diren Erdi Aroko hiribilduaren eta Ondare Industrialaren ibilbide gidatuak, aurrerantzean 'Arrasate 360º' smart map-arekin egingo dira. .
Udaberriko eskaintzan, inguratzen gaituzten mendietara irteerak egitea jasotzen da. Apirilaren 20an bisita egingo da Arrasateko auzoetara, Aste Santuko opor egunetan. Ibilbide horretan mendiz lotuko dira Meatzerreka, Udala eta Garagartza auzoak, 'Arrasateko bira' ibilbidea jarraituz.
Maiatzaren 4an Udala-Gongetako Meatza-Besaide ibilbidea egingo da. Ibilbide horretan, Gongetako meatzeak bisitatuko dira, antzinako burdin meatzeak. Ondoren Besaidera igo eta han hildako euskal mendizaleen oroimenez eraikitako monumentua bisitatuko da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako mugek bat egiten duten tokian.
Maiatzaren 18an Kurtzetxikiko Bira ibilbidea egingo da. Ibilbide hau Kurtzetxiki (531 m) tontorrera igotzen da mendiari bira emanez, Bedoña auzotik eta Asuela ingurutik igaroaz. Ibilbideak 11,5km ditu.
Ekainaren 1ean Kortaburu - Etxezarreta bide egingo da. 10,5 km-ko luzeera duen ibilbide hau Arrasate eta Oñati arteko mugan zehar Kortaburu (484 m) tontorrera igotzean datza, hemendik Etxezarreta parkera jaitsiz eta herrigunera itzuliz.
Amaitzeko, ekainaren 15ean, Murugain, Dragoiaren Bidetik mendi bidea egingo da. Ibilbide honetan PR-Gi 206 Murugain, dragoiaren bidetik ibilbidea egingo da. Gerra Zibileko lubakiak eta Burdin Aroko herrixkaren arrastoak ikusiko dira.
Bestelako ekintza zabalak jaso dira udaberriko turismo eskaintza honetan. Besteak beste kirol lehiaketa ezberdinak: Arrasate-Udalatx, Musakolako BTT martxa, kuadrillen arteko 'Tocata' edo Enduro), auzoetako jaiak, azokak edo eta eskaintza kulturalak, besteak beste, Aitzina Biga, Erraldoi eta kiliki topaketa edo eta musikaldia. Izen emateak
Mendi ibilaldiak doakoak dira, eta izena eman beharko da izenemateak.arrasate.eus atarian, BAZen edo 943 252 000 telefonoan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.