Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Ibai Alberdi baserritarra Txerrinsky txerramari jaten ematen. 2016. urtetik Santamasetako txerria Zaloña Aurrekotik ekarri dute. OLIDEN
Arrasate

Txerrinsky, Santamasetako 'erregina'

Santamas feria bete-betean dator hainbat berrikuntzarekin, artile mozketa erakustaldi edo euskal pentatloiarekin, besteak beste

Asteazkena, 14 abendua 2022, 19:55

Comenta

Santamas feria indarberrituta dator aurten azken bi urteetako etenaldiaren ostean, eta zenbait berrikuntza ekarriko ditu betiko legez abenduaren 22an ospatuko den jai handiak.

Txerrinsky 180 kilodun txerrama izango da festaren 'izarra'. Ohi bezala asteazken iluntzean aurkeztuko dute Aretxabaletako Galartza auzoko Zaloña Aurrekoa baserrian hazitako 3 urteko txerrama hau. Ama euskal txerria arrazakoa eta aita mestizoa izanik, duela gutxi txerrikumeak izan ditu eta horregatik argal dator Txerrinsky. Ibai Alberdi jabearen hitzetan, «oso lasaia eta maitagarria da».

Santamas Komisiñotik txerri zozketa eta errifen salmentaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute, «ezin bestekoak direlako Santamasak antolatzeko. 500 eurotako saria irabazteko aukeraz gain, jai herritar hauei bultzada emateko modu zuzenena dira».

Herriko zenbait kultur taldek, Santamas Komisiñuak eta Arrasate Udalak elkarlanean atondu duten egitarauan ohiko ekintzak izango dira, baina hainbat berrikuntzarekin.

Artile mozketa erakustaldia

Ganadu feriari dagokionez, 2022ko berrikuntza nagusia Mikel Velasko artzain arrasatearrak artile mozketa erakustaldia egingo duela da. Hau bi txandatan burutuko du gazteak: lehenengoa, 11:00etan eta bigarrena, 13:00ean.

Tamalez, aurtengo azokan ezingo dira hegaztirik erakusgai aurkeztu. Beraz, urteroko ganadu eta hegazti azoka, soilik ganadu feria izango da 2022ko abendukoa. Hau horrela izatearen arrazoia da hegazti gripea. Urtero legez, behiak, pottokak, moxalak, behorrak, idiak, astoak, ardiak izango dira ikusgai Arizmendiarrieta plazan.

Euskal pentatloia

Herri kirolen atalean, aurtengo berritasuna euskal pentatloi desafioa izango da. Bertan, bi bikote mistok parte hartuko dute Zaldibarren: Karmele Gisasola eta Aratz Mugertza versus Julen Kañamares eta Uxue Ansorregi izango dira. Pentatloiaren bost probak ondorengoak dira: harrijasotzea (gizonek 90 kg eta emakumeak 50 kg-ko bola); aizkora (bikote bakoitzak lau kanaerdiko); txingak (ia plaza bete, 50 kg gizonek eta 25 emakumeek); korrika (25 buelta), eta giza probak (gizonek 400 kg-ko zamarekin eta 250 kg-koa emakumeek, bi plaza bete arte).

Horretaz gain, erakustaldia betetzeko motozerra tailak egingo ditu Peio Kañamares naparrak. Hori gutxi ez eta trontza txapelketa herrikoia ere izango da Zaldibarren.

Artisautza

Artisautza erakustaldiari dagokionez, bi puntu nabarmendu dituzte antolatzaileek. Batetik, azoka eta bestetik tailerra.

1978. urteaz geroztik Santamas Komisiñuak antolatzen duen artisauen azokak, Forja erakustaldia ekarriko dute aurten berezitasun bezala. Azokan metalaren formaren eraldatze prozesu desberdinak ikusteko aukera izango du ikuslegoak, bertan forjaren oinarrizko teknikak garatuko direlarik.

Artisautzarekin lotutako tailer bat antolatu dute larunbatean abenduaren 17an, Kulturaten. 'Familian izan, jolastu, gozatu eta sortu!', Kurunkunen eskutik, 10.00etatik 13.30ak bitartean gauzatuko da, 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat zuzendua (heldu batek lagunduta). Larunbateko tailer dibertigarri honetan familia bakoitzak artelan bitxi eta koloretsu bat sortuko du musika eta jolasak medio.

Olentzero

Olentzerori zuzendutako gutunak, eskola eta ikastolan partitzeaz gain, larunbatean banatuko dituzte Txoronpio eta Txoronpiak Herriko Plazan Galtzagorrien laguntzarekin.

Hortaz gain, gutunak jaso ere egingo dira. Abenduaren 24ean goizean herriko kaleetan zehar: 11:20ean Munar; 11:40ean Uribe auzoa (goiko plaza); 12:00etan San Andres (Kurtze txiki plaza), 12:20ean Aprendices plaza (etxaflerobako gunia); 12:40ean Musakola (San Isidro eliza ondoan); 13:00etan Santa Teresa (plazan), eta 13.30ean Seber Altube plaza. Abenduaren 24ko eguna amaitzeko, Olentzeroren karroza ibilaldia ere izango da ikusgai, betiko bezalza. Zigorrolatik hasi eta Herriko Plazan agurrarekin amaituko da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txerrinsky, Santamasetako 'erregina'

Arrasate: Txerrinsky, Santamasetako 'erregina'