Txatxilipurdik hiru udaleku itxi eta lau ireki antolatuko ditu uztailean

Umorea. Gaztetxo talde bat aurreko udaleku batean. / TXATXILIPURDI
Umorea. Gaztetxo talde bat aurreko udaleku batean. / TXATXILIPURDI

Bi eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat eskaintza interesgarria proposatzen du | Udaleku irekietan zaintza zerbitzua egongo da eta itxiak Goizuetan, Orion, Ozetan eta 'Kosta a la kosta' ibiltaria izango dira

KEPA OLIDEN ARRASATE.

Txatxilipurdiko udaleku hezitzaile eta euskaldunen 31. edizioa abian da eta izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 17ra arte. Aurten ere 2 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat eskain- tza ezberdinak eta interesgarriak proposatuko dituzte, baina batez ere, beraien proposamenak jaso eta gauzatzen ahaleginduko dira bai udaleku irekietan eta baita itxietan ere.

Udaleku irekiak uztailaren 1etik 19ra izango dira. Arrasateko hiru gunetan izena emateko aukera egongo da urtero bezala: Musakola, erdigunean eta San Andresen.

Adinaren eta gunearen arabera osatuko dira taldeak, hauen jaiotze data kontuan izanik. Azken urteetan egin izan duten bezala, ekintza ezberdinetan taldeak nahasten saiatuko «aberasgarriagoa iruditzen zaigulako elkarrengandik ikasi eta harremanak sustatzeko».

'Bilin-bolonka' udaleku irekia 2 urteko haurrei eta Haur Hezkun- tzakoei (2016-2013 urte bitartekoak) zuzenduta dago; 'Bihurrikeixetan' LH 1-3 bitartekoei (2012 eta 2010 urte bitarte), eta 'Erokeixetan' LH 4-6 bitartekoei (2009 eta 2007 urte bitarte).

Ordutegia goizez 10.00etatik 13.00etara izango dute eta Lehen Hezkuntzako 1-3 bitartekoek arratsaldez ere parte hartzeko aukera izango dute 16.00etatik 18.00etara.

LH 4-6 bitarteko haurrek, iaz bezala udaleku ezberdinak proposatu nahian, honako ordutegia izango dute: astean bi egunez goizeko 10.00etatik arratsaldeko 17.00etara eta beste 3 egunetan goizez 10.00etatik 13.00etara.

Zaintza zerbitzua egongo da, 9.00etatik 10.00etara bitartean prin-tzipioz erdigunean bakarrik eta hezi-tzaileak arduratuko dira guneetara eramaten. Dena den, izena ematen duten kopurua eta adinaren arabera, aztertuko dute zaintza zerbitzuza auzoetan ere jartzea.

Aurrez adostutako ekintzarik ere badaukate adin tartearen arabera. Besteak beste, txiki festa, udalekuetako jaia, eguneko irteerak, Osintxun gaua pasatu, igerilekuan egun pasa, 'txatxi- txef' eguna...

Aurten ere asteka izena emateko aukera egongo da. Hiru adin tarte sailkatu dituzte eta adin tarte bakoitzean gutxienez 10 pertsonak izena eman beharko dute taldea osatu dadin.

Udaleku mota hau erdigunean bakarrik gauzatuko da eta adin tarteen sailkapena hauxe da: 2016-2013; 2012-2010, eta 2009-2007 urte bitartean jaiotakoak.

Udaleku itxiak

Aurten 115 plaza eskainiko ditu Txatxilipurdik bere lau udaleku itxietan. Hauek ere adin tartearen arabera bereizten dituzte. Goizuetako Zubimuxu aterpetxean LH-4, LH-5 eta LH-6. mailakoentzat, hau da 2009, 2008 eta 2007 urtean jaiotakoentzat, 25 plaza egongo dira. Uztailaren 6tik 13ra izango da. Aterpetxean lo eginaz, Nafarroako herri txiki eta euskaldunaz gozatzeko aukera ezihobea izantgo dute gaztetxoek.

Zingira-Orioko udalekuan DBH1 eta DBH2ko (2006 eta 2005ean jaiotakoak) parte hartu ahal izango dute. Ekainaren 30etik uztailaren 9ra izango da eta 30 gazteentzat plazak egongo dira. Kanpaldia eginaz, naturaz gozatzeaz gain, kostaldeko haize eta hondartzaz disfrutatzeko aukera izango dute.

Ozaetan (Araba) DBH1 eta DBH2ko (2006 eta 2005ean jaiotakoak) 30 gazterentzako tokia egongo da. Uztailaren 1etik 10era izango da eta kanpaldia eginaz, lagun artean sormenari askatzen usteko leku paregabea aurkituko dute.

Azkenik, 'Kosta a la kosta' udaleku ibiltaria Arabako Ozaeta herritik abiatuko da eta Zingirako kanpinean amaituko du. DBH3 eta DBH4koentzat (2004 eta 2003an jaiotakoentzat) izango da eta 30 gaztek parte hartu dezaketen, udaleku ibiltari honetan ekainaren 29tik uztailaren 10era bitartean.

Udaleku irekietan eta itxietan izen emateko aukera www.txatxilipurdi.eus webgunean ere izango da. Argibide gehiago 943 795 446 telefonoan.