'Tuppersex eta ipuin erotikoak' emanaldia Inma Merino eta Virginia Imazekin

ARRASATE.

Virginia Imazek eta Inma Merinok 'Tuppersex eta ipuin erotikoak' emanaldia eskeiniko dute datorren eguaztenean, hilak 12, Emakume Txokoan 18.00etan gaztelaniaz.

'Tuppersex' saioa Inma Merino sexologoak gidatuko du, eta horrekin zipriztinduta hainbat ipuin erotiko kontatuko ditu Virginia Imazek.

Proiektu honek sinergiak baliatzen ditu. Prestatzaile biak interesa dute emakumeei estrategiak eskaintzeko, plazerra eta irribarrea birkonkistatze aldera. Uste dute gaiok jarraitzen dutela izaten gainditu gabeko irakasgai bat guretzat, eta horiek berraztertuz gero gaitasun akademikotik eta eszena praktikatik aldi berean, horrek lagundu dezake prebenitzen eta borrokatzen genero indarkeria, eta hura elikatzen duen imaginarioa deskolonizatzen.

Proposamen hau 'mix' bat da. Hitzaldi nahasketa bat emakumeen plazerrari eta sexualitateari buruz, eta ipuin erotikoen ikuskizun bat genero ikuspegiarekin.

 

Fotos

Vídeos