Trikitixa Eskolak kalera aterako ditu bere doinuak datorren ostiralean

Panderojoleak. Sanjuanetan./
Panderojoleak. Sanjuanetan.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ARRASATE.

Trikitixa Eskola irailaren 7an, ostirala, plazara irtengo da, ate irekiko eguna ospatzeko. Eskolatik hainbat ekitaldi antolatu dira, 18:00tik 21:00ra Herriko Plazan ospatuko direlarik. Bestalde, bertan interesatuek datorren urterako matrikula egiteko aukera izango dute.

Arrasateko Trikitixa Eskolak, gaur egun, poztasunarekin eta ilusioarekin pandero eta trikitixa ikasiz gozatzen dutenen 120 ikasle baino gehiago ditu, bere maila ona argi utziz, aurten irabazi dituzten sariek frogatzen duten bezala.

Omenaldia

Aurten gure aurreko belaunaldietako emakumeei omenaldi berezia egin nahi diegu, bere ahaleginarekin eta adorearekin, eragozpen eta gorabeherak gaindituz, pandero eta trikitixak plazarik plaza eta jairik jaira eramanez tradizioa mantentzeagatik.

Arrasateko Trikitixa Eskolak jai honetako kartela Maurixia Aldeiturriagari eskaini dio, nahiz eta Primi Erostarbe, Felisa Bermeosolo, Frantziska Antonia Irizar eta beste zenbat emakume aipagarriak ere izatea merezi arren, beren lana eskertuz.

Irailaren 7ko egitaraua 18:00etan egingo den kalejirak irekiko du. Arrasateko Trikitixa Eskolatik Herriko Plazara abiatuko dira. 18:30etatik aurrera hainbat ekitaldi egongo dira plazan: 'Gurozuna jo', ikasleek beren musikarekin alaituko dute Herriko Plaza; pandero-egile artisaua; ekotaloak dastatzeko aukera; eta umeentzako jolasak, Txatxilipurdirekin.

IV. TrikiGin

Arrasateko IV. TrikiGin erakustaldian herriko hamabi tabernek hartuko dute parte gin-tonikak prestatzen. Epaimahaiak erabakiko du zein den gin-tonik goxoena. Festa 21:00etan amaituko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos