Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Magala espazioa familientzako espazio pedagogiko bat da, estalia eta 0-2 adin tarterako egokiak diren material eta baliabideez hornitutakoa DV

Psikomotrizitatearen inguruko saioarekin eta ordutegi berriarekin ekingo dio Arizmendiko Magala espazioak ikasturte berriari

Ane Otxandianok eta Agurtzane Mujikak psikomotrizitatea izango dute hizpide ostegunean, urriak 30ean, Uribarriko Magala espazio pedagogikoan

DV

Arrasate

Ostirala, 24 urria 2025, 13:56

Comenta

Psikomotrizitatearen inguruko saioarekin eta ordutegi berriarekin ekingo dio Arizmendi Ikastolako Magala espazioak ikasturte berriari. Urriaren 30ean, osteguna, egingo da ikasturteko lehenengo saioa Uribarri gunean kokatuta dagoen Magala espazio pedagogikoan.

Familien eskaerari erantzunez, Psikomotrizitatea izango da jorratuko den gaia. Zer den psikomotrizitatea, zergatik den garrantzitsua, nola lantzen den, zein da helduaren rola, eta zer onura dituen, besteak beste, azalduko dute Ane Otxandianok eta Agurtzane Mujikak. Saioa euskaraz izango da 17.30etan hasita, eta bertan parte hartzeko, ahal izan ezkero, formulategi honetan izena ematea eskatzen da.

Magala espazioa familientzako espazio pedagogiko bat da, estalia eta 0-2 adin tarterako egokiak diren material eta baliabideez hornitutakoa. Familientzako formazio, hitzaldi, tailer, akonpainamendu zein aholkularitza eskaintzen da bertan. Pasa den ikasturtean estreinatu zen eta astelehenetik ostiralera dago irekita. Bigarren ikasturte honetan, familiek hala eskatuta, ordutegia luzatu da, eta 9:00etatik 16:30era bitartean eskainiko da zerbitzua.

Arizmendiko komunitateari zuzenduta egoteaz gain, Leintz Bailarako herritarrentzat ere dago zabalik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Psikomotrizitatearen inguruko saioarekin eta ordutegi berriarekin ekingo dio Arizmendiko Magala espazioak ikasturte berriari

Psikomotrizitatearen inguruko saioarekin eta ordutegi berriarekin ekingo dio Arizmendiko Magala espazioak ikasturte berriari