Arrasate
Psikomotrizitatea berbagai eguen honetan Magala espazio pedagogikoanEl Diario Vasco
Arrasate.
Lunes, 27 de octubre 2025, 20:25
Psikomotrizitatearen inguruko saioarekin eta ordutegi berriarekin ekingo dio Arizmendi Ikastolako Magala espazioak ikasturte berriari. Urriaren 30ean, osteguna, egingo da ikasturteko lehenengo saioan Uribarri gunean kokatuta dagoen Magala espazio pedagogikoan.
Publicidad
Zer den psikomotrizitatea, zergatik den garrantzitsua, nola lantzen den, zein da helduaren rola, eta zer onura dituen, besteak beste, azalduko dute Ane Otxandianok eta Agurtzane Mujikak.
Saioa euskaraz izango da 17:30ean eta irekia izango da publiko ororantzat.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión