EAJ eta PSEren komertzio eta azokarekiko «utzikeria» salatu du EH Bilduk

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ARRASATE.

EAJ eta PSE alderdiek «herriko komertzioari eta azokari dagokionean duten utzikeria» salatu du EH Bilduk.

Azokarekin kudeaketa «negargarria» egiten ari direla gaineratu du. Aurreko legealdiko egitasmoa «saboteatu zuten, larunbatetan azoka alternatibo bat muntatu zuten porrot izugarri bat eskuratuz eta orain geldi-geldi da dena», adierazi du EH Bilduk prentsa ohar baten bitartez.

Koalizio honen aburuz, azokak «merezi du egitasmo erakargarri bat bizi dadin, kontsumo osasuntsu, gertuko eta jasangarria» delako. EH Bilduk uste du «EAJk ez duela azokarik nahi» eta orain ziur dago «PSOEk ere ez duela inolako asmorik».

Herriko komertzioarekin ere «gauza berri gutxi» ikusten ditu EH Bilduk. Iazko udazkenean hainbat neurri aurkeztu zituen udal talde honek «arazo estrukturalei aurre egiteko». Hala nola lokal falta, belaunaldi erreleboa, erosketa ohitura berrien erronka... Egin den plana gainera auzoetara zabaltzea eskatu zuten, «bertako komertzioak errealitate propioa duelako. Ez dugu erantzunik jaso».

«Utzikeria» honen aurrean, EH Bilduk azokaren egoerari buruzko galdera egingo du dagokion batzordean eta komertzio neurriak planteatuko dituela plenoan aurreratu du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos