Plazako dantza ikastaroak antolatu ditu Portaloik

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ARRASATE.

Urtero bezala, plazako dantza tradizionalen ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Hiru talde izango dira: oinarrizko maila, eta 'beteranoen' dantza-txokoak (bi ordutegi). Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 1ean abiatuta, maiatza bitartean. Izena ematea hil honetan AEDn (943 771228 edo aed@aedelkartea.com) eta Gazte Bulegoan (943 252065 edo gaztebulegoa@arrasate.eus).

Ikastaro hauen helburua da gaur egun Euskal Herriko plazetan egin ohi diren dantza molde guztiak ezagutu eta praktikatzea. Gela barruan gozatzeko, astero elkarrekin dantzan, baina batez ere gero edozein plazetan dantzara animatzeko egin dira. Ohi bezala, Patxi Monterok jardungo du irakasle. Taldeei eta ordutegiei dagokienean, oinarrizko edo hastapen mailako ikastaroa astelehenetan emango da, 18:00etatik 19:30etara bitartean. 'Dantza txokoak' bi taldetan zatituko dira eta klaseak astelehenetan emango dira, bata 16:30etatik 18:00etara eta bestea 19:30etatik 21:00etara.

Irakatsiko diren dantzak honako hauek dira: lotuan (pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa); soltean (trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina); jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak; gabotak; braleak; dantzak (Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...).

Aurten oinarrizko mailan: oinarrizko erritmoak, lotuan (pasodoblea, polka, schottisch, baltsa, habanera, mazurka...), soltean (jota, porrusalda, fandango, arin-arin), Baztango zortzikoa, eta kontradantzak...).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos