Pintaden garbiketan 25.942 euros gastatu dituzte jada

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOARRASATE.

Dagoeneko 2.666 metro karratu pareta garbitu ditu udalak eta horretan 25.492,73 euro gastatu dira, «adibidez, haur jolas parke baten konponketari dagokion kostua». Maritxu Kajoi bezperan agertu ziren pintaden harira, pintaketak herriko «ondare historikoa diren lekuetan» egiten direla salatu du udalak, «Erdi Aroko alde zaharrean, Arbolapetako arkuan edota Kulturate bezalako eraikin publikoetan».

Arbolapetako arkua, «gure ondare historikoaren parte garrantzitsua, orain gutxi eraberritu da eta dagoeneko askotan jasan ditu pintaketak». Baita Kulturatek edota gune historikoak ere eta hainbat saltokik ere, udalaren esanetan. «Ez da zilegi horrelako ekintzak behin eta berriz errepikatzea, are gutxiago, gaur egun mezuak edota adierazpenak egiteko medio eta espazio desberdinak daudela kontuan hartuta: adierazpen panelak, pankartak jartzeko espazioak, sare sozialak, komunikabideak... Azkenean Arrasatek eta bereziki arrasatearrok ordaindu behar ditugu gutxi batzuk sortutako kalteak», gehitu dute udal ordezkariek.

Udaleko ordezkariek mezu hau helarazi dute: «Aski da, guztiona dugun ondarea ez ezazue behin eta berriz kaltetu!».