Borrar
San Isidro kaperan hainbat hobekuntza egin dute oraintsu Gotzaitegiak eta San Joan parrokiak. DV
Arrasate

Oraintsu zaharberritutako San Isidro ermita larunbatean irekiko da

Goizean goizetik kanpai errepikak egingo dira eta 11.30ean baserritar eta musakolar guztien omenez meza nagusia egingo da

DV

Arrasate

Asteazkena, 14 abendua 2022, 14:50

Comenta

Oraintsu zaharberritutako San Isidro ermitaren irekiera egingo da larunbatean, abenduak 17. 'Musakola Bizirik'-en baitan aurten lehenengo aldiz ospatuko den Baserritarren Egunarekin batera antolatu dute kaperaren berrituaren estreinaldia.

Goizean goizetik kanpai errepikak egingo dira eta 11.30ean baserritar eta auzokide guztien omenez meza nagusia egingo da bertan. Ondoren jai batzordeak eta Musakolako jubilatuen elkarteko juntak luntxa eskeiniko dute Musakolako jubilatu etxean, eguerdiko 12.30etan. Aldi berean, eguerdiko 12.30etan trikitilari nahiz gaiteroek alaitutako trikipoteoa hasiko da Musakolako jubilatuen etxetik, Musakolako tabernetatik barrena, bazkal ordura arte. Ondoren bazkaria, Musakolako jatetxe eta elkarteetan, bakoitzak bere kontura. Erreserbak egiteko benboraz ibiltzea gomendatu dute antolatzaileek.

Bukatzeko, arratsalde-gaueko trikipoteora bueltatuko dira trikiti doinuez, auzoko kaleak alaitzera, iluntzera arte edo nork daki zein ordu arte.

Eguerdiko txikiteoan tabernek txistorra edo beste jatekoren bat eskeiniko diete hurbiltzen diren guztiei.

Bestalde, auzotar nahiz gerturatzen diren guztiei egun horretan baserritar txapela eta zapia janzteko eskaera egiten diete antolatzaileek. Baita kamiseta berriak ere.

Bukatzeko, argi utzi nahi izan dute «egun honekin ez dugula beste inoren jai edo ekintzarik zapaltzeko asmorik, eta egun hau gehigarri bezala planteatzen dugula, bereziki ondoren datozten Santamasak edo eta Gabonak berotzeko asmotan».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oraintsu zaharberritutako San Isidro ermita larunbatean irekiko da

Oraintsu zaharberritutako San Isidro ermita larunbatean irekiko da