MicroFLL Mondragon-Innobasqueren lehen edizioa jokatuko da bihar Eskolan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ARRASATE.

MicroFLL Mondragon-Innobasqueren lehen edizioa jokatuko da bihar larunbatean, hilak 19, goizeko 9.15etik hasita, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean.

Lehen edizio honetan 20 taldek hartuko dute parte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetakoak: Arizmendi ikastolako bost talde; Mariaren Lagundia ikastolako hiru talde; Axular, El Regato, Urkide eta Jesus Maria ikastetxeetatik bi; eta Trueba, Egibide, Elburgo eta Zuazola ikastoletatik talde bana.

Irekiera ekitaldia goizeko 9.15ean egingo da eta bertan parte hartuko dute Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusiak; Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak; Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko presidenteak, Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak; Manu Salaberria Innobasqueko presidenteak, eta Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatea.

First Lego League

MicroFLL Mondragon-Innobasque torneoa First Lego League nazioarteko heziketa programatik eratorria dator, gazteria zientzia eta teknologiaren arlora hurbiltzea helburu duena. Larunbatean jokatuko den edizioaren ondoren, bertan klasifikatuko diren taldeek Euskadi mailako First Lego Leaguean hartuko dute parte, Gasteizko Europa Jauregian jokatuko dena datorren otsailaren 16an.

MicroFLL Mondragon-Innobasque torneoaren lehen edizioa Mondragon Korporazioak, Innobasquek, Scientia Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua dago, antolakuntza Ulma Taldea, Ikerlan, Mondragon Unibertsitatea eta Ausolan erakundeen esku geratuz.

 

Fotos

Vídeos