Borrar
Musakola. Hiru haur jolasean joan zen zapatuko Ludoteka ibiltarian.
Ludoteka ibiltariaren 3. saioa sukaldaritzan aritzeko proposamenarekin Musakolan

Ludoteka ibiltariaren 3. saioa sukaldaritzan aritzeko proposamenarekin Musakolan

Miércoles, 13 de febrero 2019, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ludoteka ibiltariak arrakasta handiz darrai Musakolan otsailean zehar. Datorren larunbatean hirugarren saioa egingo dute, oraingoan sukaldaritzan aritzeko proposamenarekin.

Beste goiz atsegin eta ekintzaz betea pasatzeko parada izango dute Musakolako neskatila-mutikoek. Hitzordua larunbatan goizeko 11.00etan izango da auzoko Gaztetxokoan eta elkargunean izango dira Txatxilipurdiko hezitzaileak. Laugarren eta azken saioa hilak 23an izango da.

Joan zen larunbatean egin zen saioan 33 haurrek eta 9 guraso edo arduradunek parte hartu zuten. Aipatu beharra dago eguraldiak asko lagundu zuela eta kanpo espazioan egin zituztela ekintza guztiak.

Hezitzaileek Musakolako Gaztetxoko atarian material ezberdina txokoetan antolatu eta haurrak iristeaz bat, gustuko txokoa aukeratu eta jolasean hasi ziren. Elkarri aurpegiak margotzen; mahai jolasetan (jolas berriak eraman zituzten hezi- tzaileek eta elkarri lagunduaz nola jolastu asmatu zuten); eraikuntzak egiten; esku lanak egiten; pultserak egiten; futbolean... denetarik egiteko aukera izan zuten bertaratu ziren haur eta gaztetxoek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios