Borrar
Urtero lez, Ludoteka Ibiltaria Musakolan hasiko da bihar larunbatean. DV
Ludoteka Ibiltaria larunbatean abiatuko da eta lau auzotan luzatuko da apirilera arte

Arrasate

Ludoteka Ibiltaria larunbatean abiatuko da eta lau auzotan luzatuko da apirilera arte

El Diario Vasco

arrasate.

Jueves, 30 de enero 2025, 20:18

Txatxilipurdik larunbatean abiatuko du Ludoteka Ibiltaria ekimena eta apirilera arte zapatu goizetan egitasmoaz gozatzeko aukera egongo da auzo ezberdinetan.

Urtero lez, Musakola auzoan hasiko da ibilbidea. Institutuko patioa izango da elkargunea. Hezitzaileen bide laguntzaz eta material zein baliabide ezberdinak parte hartzaileen eskura jarriz 2 orduz ludotekaz gozatzeko aukera egongo da.

Egitasmoan 3-12 urte bitarteko haur eta aurre-nerabeek parte hartzeko aukera izango dute, baita hauen arduradun edo gurasoek ere. Ekintzak parte hartzaileekin batera adostu eta denen gustukoak antolatzen saiatuko dira.

Auzo ezberdinetan, aisialdi hezitzaile euskaldunaz gozatzeko aukera paregabea da Ludoteka ibiltaria. Parte hartzaileei sormena garatzeko, harremanak egiteko, parte hartzea sustatzeko, naturarekin harremantzeko eta beste hainbat helburu hezitzaileri bide emanez.

Guneei dagokionez, aurten aldaketak egin ditutzte. Aipatu bezala, Musakola auzoan hasiko da ludoteka ibiltaria, baina bigarren geldialdia Erguin auzoan egingo du eta bukatzeko, Txaetako plazan egingo du azken parada. Azken gune hau berria izanik, hiru zapatutan egongo dira bertan. Musakola auzoan otsailak 1, 8, 15 eta 22; San Andres auzoan martxoak 1, 8, 15 eta 22; Txaetako plazan martxoak 28 eta apirilak 5 eta 12. Ordutegia 11:30-13:30 izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ludoteka Ibiltaria larunbatean abiatuko da eta lau auzotan luzatuko da apirilera arte