Literatur lehiaketen sari banaketa ostegunean da

ARRASATE.

AED elkarteak antolatzen dituen Arrasate Literatur lehiaketetara 187 lan aurkeztu dira. 60 narrazio, 64 ilustrazio; 29 bertso paper;23 mikro-ipuin; 8 poesia, eta 3 komiki. AEDtik dioten bezala «gure esku balego, guztiak sarituko genituzke». Halere, horretarako aukerarik ez dutenez, epai-mahaien esku utzi dute azken erabakia eta hauek izan dira finalistak: Ane Fernández Alonso, Ane Sánchez Gajate, Maddi Petreñas Urbina, Lide Ezpeleta Sanpedro, Manex Muñez, Garazi Cobos Oruna, Nora Zeziaga, Naiara Horno, Ane Sánchez eta Uzuri Tena bikotea, Nerea Dulugea eta Laia Bollón bikotea, Lide Azkarate eta Alaitz Etxebarria bikotea, Maialen Altuna, Uxue Ugalde Urkiola, Maddi Altzelai Kortabarria, Galder Isasmendi Martínez, Ane Arrizabalaga Zubia, Maialen Sampedro eta Nahia Arnaiz bikotea, Eneko Haritza Olaeta, Oihana Arana Cardenal, Naroa Bergaretxe eta Alexia Mendi bikotea, Izar Mendiola eta Olatz Zuazubiskar

AEDk eskerrak eman nahi dizkie Julen Ribas marrazkilariari eta Maria Oses idazleari. Eta baita lanak epaitzen lagundu dieten literatur eta bertso zaleei ere.

Sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 16an izango da, 18.30ean

Kulturateko areto nagusian. Publiko oro gonbidatuta dago.