Joxe Bizente Etxabe 'Muzibar' Degurixako «artzain erresistentea» hil zen atzo

Artzaina. Joxe Bizente gaztetan eta joan zen uztailan. / DV
Artzaina. Joxe Bizente gaztetan eta joan zen uztailan. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOARRASATE.

Joxe Bizente Etxabe (Arrasate, 1922) 'Muzibar' Degurixako «artzain erresistenteak» azken arnasa eman zuen atzo. Bere heriotzaren harira Intxorta 1937 elkarteko kide den Juan Ramon Garaik gogora ekarri zuen Etxaberi berriki eginiko elkarrizketa. Murugain inguruko 1936ko gerrako historia ezagutzeko elkarrizketatu zuten Intxortako ikerleek joan zen uztailaren 31n.

Muzibar baserrira «joan ginen ezer aurretik esan barik, eta nahiz eta gaixotasuna oso aurreratuta izan, ez zuen inongo arazorik izan berak bizitakoak kontatzeko», zioen Garaik.

Etxabek bizi guztian lotura zuzena izan du bere Degurixako paradisuarekin, eta bertan zegoen ardiekin 1936ko kolpe militarra hasi zenean. 14 urte zituen. «Gorrixak eta milizianoak kamioien gora eta behera, Degurixan Arabako mendixetan ein auien trintxerak, ta egunez juen eta gauez alde. Handik Peñakulora ardixekin juen nitzen», kontatu zien Etxabek.

«Gero San Migel egunien militarrak Atxorroztik behera sartu zien. Bedoñan Larragainen frentie egon zuan, borrokak a tope egon zittuan Mondragoen sartzeko, hildakuak egon zittuan. San Andres egunien gorrixak hasi zien Mondrauen sartzeko, kamiñoraño allegau zittuan. Gero, Mandoainen gelditu zittuan. Gabez etxera natorrela 'alto!', requeté batek euskeraz, 'nungue haz?'. 'Muzibar baserrikue' erantzun eta 'ezin haz fan, gorrixak hartu dauielako kamiñue. 'Coge a este chaval y llévale donde el capitán al ayuntamiento'. Eta han kapitanak: '¿tienes algún pariente?' eta nik erantzun: 'Sí, un tío'. Osaba etorri zuan: 'es mi sobrino', eta libre utzi nindduten, gaba osaban etxien pasau ta barriro mendire».

«Santa Luzia egunien matxinatuen atakie egon zuan, ta gorrixak Mandoaindik bertatik alde egin juen Bastergain eta Basterrazpira». «Larragaindik tirokatzen zuten, balak etorten jatan... Euzkitzan gorrixak euzen, ta Olanen ta Larratxon besteak». «Erreka barrenien, Meka Gasolinera dagoen lekuen, hiru kañoi 15 y mediokuak jarri zituzten, kapitana andaluza zan». «Gero aprillien abanzie egon zanien, Gellatik gora atakie Untzillara, jende asko hil zan».

«Gerra ostien Guardia Zibilak txabolan lo eitten egoten zien. 'Si viene alguien nos avisas', esan eta Ugastegira joan zien, eta holako baten 5 maki asturianuek non datozen, jana emun nutzien ta fan zien... baina batek parte eman... eta guardia zibilak jarri ninduten harri baten ondoan, bal-baltza zan, batek pistola atara ta 'te vamos a matar', apuntau, eta gero esan eustan: 'no te vamos a matar porque eres joven'».