Jostailu truke merkaturako bilketa bihar hasiko da Santamaiako ludotekan

Jostailuak. Arimazubin bilketa./
Jostailuak. Arimazubin bilketa.

Jostailuak egoera onean eta osorik egon beharko dira eta trukea abenduak 15ean egingo da, eguerdian, Biteri plazan

ARRASATE.

Iritsi da etxean ditugun jostailuei hautsak kentzeko eguna. Abenduaren 15an egingo de Jostailu truke merkatuaren atarian, bihar asteazkenean hasiko da jostailu bilketa Santamainako ludotetan.

Ziur etxean herritar askok jostailu ugari izango dituztela erabili gabeak, nagusitu eta jada ez dutelako zuen interesa pizten edo gogoko ez dituzuelako.

Jostailu horiei irtenbidea emateko eta hauen ordez gustukoak eskuratzeko, Txatxilipurdi Elkarteak jostailu truke merkatua jarriko du martxan aste honetan.

Bihar asteazkenean hasita jostailuak biltzen egongo dira Arrasateko gune ezberdinetan arratsaldeko 17.00etatik 18.30era bitarteaz.

Bilketari bihar 21ean ekingo diote Santamarinako ludotekan; osteguna 22an Sebero/Biteri plazan egongo dira (eguraldiaren arabera); ostirala 23an San Antolingo parekan, asteara 27an Usaetxeko plazan; aseteazkena 28an Arimazuri plazan; ostirala 30ean Herriko plazan.

Jostailu bilketarekin abenduan zehar jarraituko dute. Hilak 11n Santamarinako ludotekan; 12an Arimazuri plazan, eta 13an Sebero/ Biteri plazan (eguraldiaren arabera).

Jostailuak egoera onean eta osorik egon beharko dira, horrela jasotzea gustatuko baitzaigu truke egunean ere.

Bestalde, sexu bereizketa edo indarkeriaren aldeko jarrera erakusten duenik ez dugu onartuko.

Jostailuen balioa erabileraren araberakoa denez, jostailu bakoitzeko txartel bat banatuko dute eta partaide bakoitzak emango dio dagokion balioa.

Trukea, abenduaren 15ean egingo dute Biteri plazan goizeko 11.00etatik 13.00etara bitartean.

Egun horretan jostailuak sortzeko tailerra ere egongo da parte hartu nahi duten guztientzat.

 

Fotos

Vídeos