Arrasate
Hezkuntza diagnosiarekin batera, eman beharreko urratsak ere aurkeztu dituzteHurrengo ikasturterako Hezkuntza Kontseilu transbertsal bat eratzeko eta dinamizatzeko zerbitzua kontratatuko du Udalak apirilean
KEPA 0LIDEN
arrasate.
Lunes, 10 de marzo 2025, 20:51
Euskara, inklusioa, eta bizikidetza eta herri kohesioa izango dira Arrasateko hezkuntza komunitatearen erronkak etorkizunera begira. Hiru alor hauek adostu dituzte lan ildo nagusi gisa aurkeztu berri den hezkuntza diagnositik eratorritako ondorioak aztertu ostean.
Arrasateko Udalak, Herri Eskolak, BHI Institutuak eta Arizmendi ikastolak hezkuntza diagonosia aurkezteaz gain, aurrera begira jarri, eta aurrerantzean emango dituzten urratsen berri eman zuten atzo.
Horrekin batera, diagnosiaren ondorioak oinarri hartuta, plan estrategiko bat egiteko asmoa agertu zuten, herri hezitzailaren filosofia berreskuratu, eguneratu eta baliatzeko aukeraz hitz egin zuen Jasone Giraldo Hezkuntza zinegotziak.
Hezkuntza Kontseilua eratu
«Udalak apustu irmoa egiten du honetan eta horregatik, hezkuntza komunitateaz arduratuko den Kontseilua eratzeko eta dinamizatzeko zerbitzua kontratatuko» duela iragarri zuen Giraldok.
Hurrengo ikasturterako eratu nahi den Hezkuntza Kontseilu hau osatzeko, ikastetxeez gain, herriko eragile ezberdinei bertan parte aktiboa izateko gonbita luzatuko zaie; «horrela, elkarrekintzan eta elkarrekin eta ikuspegi komunitario batetik, hez-kuntzaren egungo beharrei modu transbertsalean aurre egiteko tresnak eta baliabideak aztertu eta garatuko ditugu», azaldu zuen Giraldok.
«Azken urteetan hezkuntzaren gaiak herritarrengan, ikastetxe zein familietan eta, oro har, herrigintzan eragiten duen kezkatik abiatuta, Arrasateko Udalak hezkuntza formal eta ez formalaren eremuko diagnosia egiteko prozesu bat jarri zuen abian».
Iratxe Salaberria Herri Eskolako zuzendariaren esanetan, diagnostikoan, egungo herriko hezkuntza eremuaren osasuna behatu, aztertu, eztabaidatu eta arakatu dituzte, eta baita, elkarrekin, irtenbideak, ekintza bateratuak, elkarrekintzarako proposamenak eta aurrera begira egiteko modu berriak partekatu eta adostu ere.
Hiru arlo erdigunean
Diagnosiak batutako datu guztien azterketa lan sakon bat egin ostean, ondorio eta erronken identifikazio partekatu bat egin dute eragileek. «Hezkuntzak egun dituen erronka, hutsune eta beharrak zehazteko eta zutabe garrantzitsuenak identifikatzeko, askotariko alorrek baldintzatzen badute ere, hiru dira adostasunez erdigunean jarri ditugun arloak: euskara, inklusioa, eta bizikidetza eta herri kohesioa» azaldu zuen Illar Azkaratek, Arizmendi ikastolako zuzendariak.
Euskararen alorrean helburuetako bat zera da, gazteen euskara erabilera areagotzeko, testuinguru seguru, erakargarri eta biziak sortzea, eskola eremutik haratago.
Inklusioari dagokionez, jatorri atzerritarreko familietako haur eta gazteen migrazio prozesuak dituen eraginen lanketa eta herri harrera abegitsua egiteko urratsak egitea eta aniztasunaren balioa hedatzea eta herritarak kontzientziatzea lirateke.
Bizikidetza eta herri kohesioaren bidean, erronka bi aipatzen dira: eskola kirola eta parte-hartzea kohesio aukera bihurtzea, eta haur eta gazteen babeserako prebentzioa eta tratu onak herriko bizikidetzarako palanka bihurtzea.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.