Borrar

Arrasate

«Herritar guztien aurka» egindako ekintza hau «gogor salatu» dute ostalariek

El Diario Vasco

arrasate.

Jueves, 13 de febrero 2025, 20:17

Arrasateko Ostalariek «oso larritzat» jo dute joan den larunbat gaueko gertakaria, non herriko taberna bateko komunean neska gazte batzuk kamera txiki bat aurkitu zuten. Kamera hori tabernako langileen esku utzi zuten, eta hauek Arrasateko Udaltzaingoari eman zioten abisua.

Arrasateko tabernariek «gogor salatu» dute «herritar guztien aurka egindako ekintza hau». Izan ere, gogoratu dute, testuinguru hartan, «edozein izan zitekeen kameraren jomugan zegoena, eta, beraz, arrasatear ororen aurka egindako ekintzatzat jotzen dugu taberna bateko komunean kamera jarri izana».

Era berean, tabernak «ahalik eta espazio seguruenak izateko bidean jarraitzen dugula» adierazi nahi izan dute. Gauzak horrela, «espazio zainduak» izateko lan egiten dutela azpimarratu dute. Horren adibide da orain dela urte batzuetatik taberna askotan dagoen erasoen aurkako protokolo feminista.

Azkenik, berriro ere jazotakoa «gogor salatzen» dutela berretsi dute, eta «horrelako erasoak gure tabernetan (ez beste inon) lekurik ez dutela» gaineratu dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Herritar guztien aurka» egindako ekintza hau «gogor salatu» dute ostalariek