

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Arrasate
Viernes, 4 de abril 2025, 16:26
Arrasate Errugbi Taldeko senior mailako mutilak jada sailkapen faseko azken txanpan sartuta daude eta, azken hirugarren jardunaldiaren baitan, Hernaniri egingo diote bisita. Norgehiagoka igande goizean jokatuko da Landaren, 11:00etan hasita, eta bertan Julen Barrutiaren mutilek igoera faserako borrokan bizirik jarraitzea bilatuko dute.
Hiru jardunaldi baino ez dira falta Euskal Ligako 1. mailako sailkapen fasea amaitzeko, eta asteburu honetakoa azken-aurreko partidua izango da Kanpanzar Arrasaterentzat, azkeneko jardunaldian atsedenaldia egokituko baitzaio. Testuinguru honetan, Julen Barrutiaren mutilek oraindik aukerak izan badituzte igoera faserako txartela eskuratzeko. Horretarako, geratzen zaizkien bi partiduak irabazi eta aurretik dituzte taldeen hanka-sartzeen zain egon beharko dira.
Izan ere, sailkapen burua pil-pilean dago, bost puntuko tartean -hirugarren eta seigarren sailkatuen artean- lau talde baitaude. Lidergoan Elorriok jarraitzen du, orain arte jokatutako 17 partiduetatik bakarra galduta. Bizkaitarrek erabat ziurtatuta dute txapeldun izatea eta, honenbestez, igoera fasea jokatzea. Bigarren postuan Uni Bilbo dago 58 punturekin eta, 55ena berdinduta, Bera Bera eta Getxo. Bosgarren sailkatu Baztanek 51 puntu ditu eta, bat gutxiagorekin, Kanpanzar Arrasate dago.
Gauzak horrela, Julen Barrutiaren mutilek oraindik aukerak izan badituzte aurreneko lau sailkatuen artean amaitzeko eta, horretarako, ezinbestekoa izango da asteburu honetan Hernani mendean hartzea. Landarekoak sailkapenaren erdialdean daude 37 punturekin, zazpi garaipen eskuratuta. Iragan asteburuan Baztanen kontra bi puntuko aldeagatik baino ez zuten galdu, eta aurreko beste hiru partiduetan nagusitu egin dira, tartean Bera Bera moduko aurkarien kontra. Honenbestez, tentu handiz ekin beharko diote domeka honetako hitzorduari Barrutiaren mutilek.
Iragan asteburuan Mojategin Elorrioren kontra galdu eta gero, Arrasate Errugbi Taldeko neskek bigarren astez jarraian etxean jokatu beharra zeukaten, oraingo honetan Errioxa azken sailkatuaren kontra. Norgehiagoka igande eguerdian jokatzekoa zen, 13:00etan hasita, eta bertan Zabala eta Delgadoren neskek liderraren kontra erakutsitako jarrera ona garaipenean bilakatzea bilatu beharra zeukaten. Zelaira salto egin barik, baina, konbinatu gipuzkoarra honezkero nagusitu egin da. Izan ere, jokalari falta tarteko, Errioxak iragarri du domekako hitzordura ez dela aurkeztuko. Gauzak horrela, eta arautegia aplikatuz, etxekoek 21-0 irabaziko dute partidua.
Garaipenik eskuratu barik dago Errioxa, bigarren fase honetan jokatutako sei partiduak galdu baitituzte Logroñokoek. Ahazteko moduko ikasturtea izaten ari da Logroñoko taldearentzat, partiduetara ez aurkezteagatik jasotako zigorren ondorioz, -2 puntu baititu egungo azken sailkatuak, domeka honetako zigorra jasotzeke dagoela.
Errioxarren aurretik, 11 punturekin -jardunaldi honetako garaipena zenbatzeke-, AGT Arrasate/Eibar dago; hori bai, aurretik dituen aurkarietatik oso gertu. Izan ere, sailkapenean estutasuna da nagusi bigarren eta azken-aurreko sailkatuaren artean zortzi puntuko aldea baino ez baitago. Lidergoan Elorrio/Urgozok jarraitzen 34 punturekin, jokatutako 7 partiduak irabazita. Bigarren sailkatu Sarako Izarrak 19 puntu ditu eta, Iparraldekoen atzetik, Uni Bilbo, Bera Bera eta AGT Arrasate/Eibar daude, 13, 12 eta 11 punturekin, hurrenez hurren.
Asteburu honetakoa bigarren fase honetako azken-aurreko jardunaldia izango da. Datorren asteburuan egungo bigarren sailkatu Sarako Izarrari egingo diote bisita AGT Arrasate/Eibarreko neskek, hortaz, gipuzkoarrek euren eskuetan dute denboraldia sailkapenaren goialdean amaitzea.
Zapatuan bi hitzordu izango ditu Arrasate Errugbi Taldeak, 16 eta 18 urtez azpikoena eta Mojategin, hain justu ere. Lehenengoek Txinbaz Errugbi Taldearen kontra neurtuko dituzte indarrak 11:15ean eta, bigarrenek, Iruñeari egingo diote aurre 13:00etan. Igandean 14 urtez azpikoen txanda izango da, hauek ere Mojategin, Zarautzen kontra jokatuko baitute 10:00etan hasita. Ordu erdi beranduago, baina Soraluzen, Errugbi Eskolako neska-mutikoek bertan izango den topaketan hartuko dute parte Eibar, Mutriku, Hernani, Atletiko San Sebastian, Gaztedi eta Soraluzerekin batera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.