Haur, nerabe eta gazteen zibereskubideak aztergai

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ARRASATE.

Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Udalek, sentsibilizazio-kanpaina bat abiatu dute. Azaroaren 20, Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Eskubideen Eguna dela baliatuta, aurtengoan zibereskubideen eta ziberbetebeharren inguruan ohartarazi nahi da.

Kanpainak bi helburu nagusi ditu: batetik, prebentzioa eta sentsibilizazioa (arrisku-egoerei eta norberak dituen eskubide eta betebeharrei buruz), eta bestetik, gazteak ahalduntzea, Sarea ondo erabil dezaten laguntzea.

Gazteek teknologiaren erabilerari dagozkion portaera eta jarrera egokiak barneratzea nahi da, ahalik eta erabilera seguru eta osasuntsuena egitea. Horretarako, inplikatzea eskatu zaie (aldarrikatzea espazio horretan daudela eta elkarrenganako errespetuaren alde daudela). Ikuspegi positibo batetik, sarea ondo erabiltzeko bide-orriak eskainiko dira

'Like zibereskubideei' izeneko kanpainarako euskarri fisikoak eta digitalak prestatu dira eta Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen zerbitzuetan eta ikastetxeetan zabalduko dira.

Arrasateko ludoteka eta gaztetxokoetan ere, hurrengo astetik aurrera, haur eta nerabeekin gaia landuko dugu, solaserako tartea eskainiz eta ekintza ezberdinak garatuz.

 

Fotos

Vídeos