Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Goikobaluko Gazteluaren festa ospatuko da larunbatean

Domingo, 22 de septiembre 2019, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udari bukaera emanez, Goikobaluko Gazteluaren jaia ospatuko da irailaren 28an, Santa Barbaran. Herriko hainbat kultur talderen artean eta Udalaren laguntzarekin antolatu dute jaia, parkearen balio historiko, botaniko eta ludikoa aldarrikatu eta berreskuratzeko asmoz.

Anabel Ugaldek gidatutako ibilbide batekin (Ferrerias kalekoko Arotz plazan, 11:30etan) hasi eta erromeria giroan igaroko dute eguna, haurrentzako jolasekin, herri olinpiadekin, kultur taldeen emanaldiekin, Idoia Azurmendiren kontzertuarekin...

Bazkaria norberak eraman behar du, baina taberna eta sagardo kupela AEDk jarriko ditu, SUDC-en laguntzarekin.

Herriko plazatik kalejiran abiatuko dira 12:30ean Goikobaluruntz. Herriko plazan furgoneta bat izango da bazkari-zorroak gora eramateko. Umeentzako jolasak, dantzaldia eta herri olinpiadak egongo dira.

Bazkalostean kantaldi herrikoia (15:45), Idoia Azurmendiren kontzertua (16:00), borobileko dantzak (17:45) eta berbena izango dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios