Goikobaluk ikasturte berriari hasiera eman dio web orri berria estreinatuz

Goikobalu. Iazko Santa Zezilia eguna ospatu zutenekoa. /  DV
Goikobalu. Iazko Santa Zezilia eguna ospatu zutenekoa. / DV

DV ARRASATE.

Goikobalu Abesbatzak hasi du dagoeneko ikasturte berria. Aurten ere, eskaintza zabala aurkezten du adin ezberdinetara zuzenduta: Goikobalu Txiki eta Goikobalu Izartxoak dira haurrei zuzendutako taldeak. Goikobalu Abesbatzan harrobia lantzen jarraitu nahi dute, eta gonbitea luzatu nahi diete 4-5 urtetik aurrerako herriko abeslari guztiei. «Abesbatza, musika eta laguntxoekin jolas egitea gustuko baduzu, zain gaituzu!», adierazten dute.

Joan den ikasturtean, 40 laguntxo elkartu ziren, eta irrikan daude aurten ere asko disfrutatzeko. Entseguak, asteartetan eta ostegunetan izango dira: lehendabizi txikienen txanda (18:00-18:45 ordutegia) eta, ondoren, nagusiagoak (18:45-19:30 ordutegia). Kontaktoa: tfnoa. 669 833438 edo goikobalutxiki@gmail.com.

Bestalde, Goikobalu Abesbatza (helduen taldea) ere ikasturte berrian murgilduta dago dagoeneko eta ateak zabalik ditu herriko abeslari ororentzat. Nagusiak ere, asteartetan (20.30-22.30) eta ostegunetan (20.00-22.00) elkartzen dira. Entseguak, Goikobaluk Saiolan eraikinean (Nafarroa Etorbidea, 2) daukan lokalean izango dira. Kontaktoa: tfnoa. 609 46 08 19 edo goikobaluarrasate@gmail.com.

Ikasturte berriarekin batera, Goikobalu Abesbatzak web orria estreinatzen du www.goikobalu.com helbidean, Diseimedia enpresak sortua. Bertan aurki daitezke, besteak beste, taldearen inguruko informazioa, emanaldien agenda, eskaintza ezberdinak, inskripzio-bideak, baita multimedia atal bat ere. Goikobalu Abesbatzak Facebooken ere badu bere orria.

 

Fotos

Vídeos