Garagartza San Migeletan murgilduko da bihar buzkantza eta rockarekin

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOARRASATE.

Garagartza auzoa San Migel jaietan murgilduko da bihar egubakoitzean buzkantza gustuarekin eta rock doinuekin. Festak arratsaldeko 19:00 hasiko dira Ikurriña jaso eta etxafleroak jaurtiz. Ohi bezala, auzoetxean buzkantzak tomatearekin zerbitzatuko dituzte gaueko 23:00ak arte. Kalean berriz rock doinuak izango dira nagusi 'buzkantza rock' jaialdian. Bertan arituko dira 22:00etan hasita honako taldeak: Kañeria 13, Txarrikumeak eta Repelencia. Goizaldeko 02:00etan berakatz zopa egongo da.

Paella eta Lamia

Zapatuan, hilak 28, 10:00etan gaiteroen dianaren ostean; umeentzako jolasak eta 12:00etan hildakoen aldeko meza ospatuko da. 13:00etako vermoutharen segidan, auzotar talde bik paella egiten lehiatuko dira auzo bazkarirako. Ondoren 17:00etan auzotarren arteko jolasak (bazkarian egingo dira taldeak) egongo dira; 18:00etan Gorriti eta bere animaliak; 20:00etan pintxo-pote musikatua, eta 22:00etan Lamiaren jeitsiera berreskuratuko da. Lamiak eta Neanderthalak antortxekin jeitsiko dira. Gaueko 22.30etan hasita djak animatuko dute giroa.

Domekan, San Migel eguna, 10:45etan meza nagusia izango da; 11:00etan Zabolaingo zaldiak ikusi eta gainean jartzeko aukera izango da. 12:00etako euskal dantzak ikuskizunarekin eta 13:00etako auzo luntxarekin amaituko dira aurtengo festak.