'Gaba baltzak' Domu Santuko egitaraua girotuko du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ARRASATE.

Gaba baltza, Domu Santu bezperako gaua, gaur egun Hallowen izenarekin ezagunagoa, Estatu Batuetatik datorrela uste izan dugun arren, orain dela urte batzuk Euskal Herrian ere egun berezi hau Arimen gaua edo Gau beltza izenarekin ospatzen zen. Gure aiton-amonek haur zirenean, kalabazak hustu, aurpegiko zuloak egin, argiztatu eta herriko zenbait txokotan ipintzen zituzten.

Gaur egun Halloween tankera hartu duen egun hau, euskal jatorrietatik abiatutako egitarau batekin ospatzeko hainbar ekimen sortu dituzte TTAK gazte taldeak, Ekin Elkarteak, Txatxilipurdi Elkarteak, Arrasateko Udal Ludotekek eta Gaztetxokoek elkarlanean.

Gaur ostiralean, hilak 26, sexologia zerbitzuaren eskutik, nerabeentzako hilerokoaren misterioen inguruko tailerra egingo da 18.30ean Gaztegunean.

Bihar eta igandean erdiguneko Gaztegunean 'beldur etxe' bilakatuko dute nerabeek. Herritar guztien bisitak jasotzeko zabalik egongo da 18.00etatik 20.00etara. Lagunartean, familian edota bakarrik joateko aukera izango da.

Urriak 29an Kulturateko areto nagusian 'Aulki hutsak' dokumentala emango da eta ondoren Eider Otxoa eta Maite Urzaikirekin solasalditxoa egongo da 18.30ean.

Arimen biltzarra

Urriak 31n 'Arimen biltzarra' egingo da Monterronen. 19.00etan. Kukumarroz, baserritarrez edota kalabaza hutsekin joateko deia egin dute antolatzaileek eta 'Arimen Biltzarrean' amaituko den ibilbidera batzera. Helmuga Monterron izango da. Baina bertara joateko hiru ibilbide mota egongo dira: baserritarrak, Iratiko plazatxoan (18.00). Kukumarroak, Portaloian (18.00) eta Kalabazak, Zaldibarren (18.00).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos