Borrar
FLL Euskadi-Mondragon lehiaketaren aurkezpen agerraldia. DV
FLL Euskadi-Mondragonek 43 talde eta 350 gaztetxo bilduko ditu Iturripen otsailaren 22an

Arrasate

FLL Euskadi-Mondragonek 43 talde eta 350 gaztetxo bilduko ditu Iturripen otsailaren 22an

Lehiaketaren garapena bermatzeko boluntarioen laguntza ezinbestekoa da eta izen-emate kanpaina ireki du antolakuntzak

El Diario Vasco

Miércoles, 22 de enero 2025, 20:05

First Lego League League (FFL) Euskadi-Mondragon torneoaren finalak 43 talde bilduko ditu otsailaren 22an Iturripeko campusean. Lehiaketa ofiziala izango da eta bertako lehen sailkatuek Espainia mailako txapelketarako txartela lortuko dute.

Bi mailatan banatuko dira taldeak: 'explore' (6-9 urte) mailan 17 eta 'challenge'-en (10-16 urte) 26 talde.

Challenge kategoriako taldeek beraien proiektu berritzaileak aurkeztuko dituzte, eta lego piezez eraikitako robot batekin robot jokoak planteatzen dituen erronkei aurre egin. 'Sumerged' erronkaren bidez, ozeanoak nola eta zergatik esploratzen dituzten ikasi dute ikasleek, teknologia modu sortzailean erabiliz.

«Sekula Arrasaten izan den ediziorik handiena» izango dela esan zuen aurkezpenean Nekane Errasti Eskola Politekniko Ingeniaritza koordinatzaileak. 350 gaztek parte hartuko dute, eta horiekin batera datozen guraso eta lagunak kontatuz gero, 800 lagun inguru espero dituzte Iturripeko campusean.

Aurtengo berritasunetako bat da ekitaldia 'Erronka Garbia' proiektuaren barruan egingo dela eta ekintza guztietan jasangarritasuna hartuko da kontuan.

Maite Legarra Mondragon Korporazioko ekarpen eta talentu garapenerako kideak aipatu bezala, «gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak modu praktikoan eta dibertigarrian sustatzeko erreferentziazko hezkuntza-programa da First Lego League. Maider Morras alkateak, bere aldetik, bere «poztasuna» erakutsi zuen Arrasate FLL-en Euskadiko egoitzetako bat izateagatik.

Boluntario eske

First Lego League Euskadi-Mondragon ekimena jai handia izatea nahi da beste behin, eta horretarako talde, pertsona, ikastetxe, laguntzaile eta bestelako eragileeen laguntza beharrezkoa dela azpimarratu dute antolatzaileek.

Jardunaldiak egoki funtzionatzeko behar beharrezkoa da boluntarioen laguntza. Izena eman ahal izango da boluntario gisa aukeran ondorengo rolak rolak betetzeko: arbitro, epaile, floater, zientzialari, timekeeper & scorekeeper edo eremuen arduradun.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco FLL Euskadi-Mondragonek 43 talde eta 350 gaztetxo bilduko ditu Iturripen otsailaren 22an