Arrasate
Feminismoekin posizionatzeko ausardia aldarrikatuko du aurtengoan Martxoaren 8akManifestazioa Seberotik abiatuko da 18:00etan, eta ondoren trikipoteoa eta 'zuk ekarri, zuk jan' herri afaria Uarkapen
El Diario Vasco
arrasate.
Jueves, 27 de febrero 2025, 20:48
Feminismoekin posizionatzeko ausardia aldarrikatuko du aurtengoan Martxoaren 8ak «norbere erosotasunetik ateratzeko aldarri gisa eta erresistentzia eta ofentsibarako lubaki gisa».
Arrasateko mugimendu feministatik Martxoaren 8an «kaleak hartzeko» deia egin du. Horretarako deialdi mobilizatzaile nagusia arratsaldeko 18:00etan Seberotik abiatuko den manifestazioa izango da.
Manifestazioaren ondoren trikipoteoan jarraituko dute eta gaueko 21:00etan Uarkapen 'zuk ekarri, zuk jan' afari herrikoiaren bueltan elkartzera dei egin dituzte «Arrasateko emakume, trans eta bollerak».
Uarkapeko afarian parte hartzeko tiketak datorren asteartean, martxoaren 4ean, 2 euroren truke banatuko dituzte Portaloian jarriko duten postuan.
Gaualdia dantzan amaitzeko 00:30etik aurrera DJ Putzu-ren eskutik jaialdi feminista egingo dute Irati Topalekuan.
«Har ditzagun kaleak eta segi dezagun aliantzak eraikitzen oldarraldiz beteriko garai hauetan. Elkartu gaitezen, saretu gaitezen. Batu ditzagun indarrak herri eta jendarte feminista bat eraikitzera bidean» adierazi dute.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.