Familian Jolasean egitasmoa berriz ekingo da, igandean hasita

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ARRASATE.

Familian Jolasean egitasmoa berriz ekingo da igandetik martxoaren 31ra domekero, hamabi saiotan, Okendoko ludotekan 17etatik 19etara. Zero eta zortzi urte bitarteko haurren- tzat eta euren familientzat zuzendutako ekimen honen helburuetako bat da familiei aukera eta guneak eskaintzea guraso eta seme-alaben arteko harremanez era ludikoan gozatzeko.

Familian Jolasean egitasmoaren kasuan, familia ezberdinak elkar ezagutzeko eta euskaraz elkarrekin jolasteko aukera bat da, aniztasuna kontuan hartuta eta euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratuta. Asmoa da neguko igandeetan, espazioa, denbora eta hitzordua eskain- tzea familiei elkarrekin parteka- tzeko jolasa eta aisialdia.