Ezagutzatik erabilerara 'jauzia'

Agerraldia. Udaleko, euskaltegietako eta euskara elkarteetako ordezkariak Kulturate parean./DV
Agerraldia. Udaleko, euskaltegietako eta euskara elkarteetako ordezkariak Kulturate parean. / DV

Debagoienean 200 lagunetik gora parte hartzen dute Mintzapraktika egitasmoan Euskaraz lagunartean eta modu eraginkorrean egiteko gonbita zabaldu dute euskaltegi eta euskara elkarteek

KEPA OLIDENARRASATE.

Ezagutzatik erabilerara pausua emateko berbalagunek izaten dituzten oztopo eta zailtasun ugariak arintzeko helburuarekin sortu zen mintzapraktika egitasmoa. Euskaraz komunikatzeko gutxieneko gaitasunaren jabe izanik ere, asko dira jauzi hori egiteko ezbaian daudenak: «konfiantza gutxi euren buruarengan, nire euskara ez da perfektua, aurrekoak pazientzia gutxi dauka nirekin, zuzenketa asko egiten dizkidate...».

Berbetan, Barriketan, Zahar berri, Berriketan eta honelako mintzapraktika egitasmoak oso eraginkorrak izaten dira zailtasun hauei aurre egin eta egunerokotasunean urrats berriak emateko. Erabilera sustatu eta euskara erabiltzeko aukerak eskaintzen dituzte.

Programa hauen bitartez, taldean astean ordubetez euskaraz hitz egiteaz gain, euskalduntze bidean pertsona horren inguru hurbilak eta harreman informalek sekulako eragina dute pertsona hauek hiztun hobeak izan daitezen. Komunikazio informal hauetan lortzen baita hizkuntza bat hitz egiteko erraztasuna, segurtasuna eta ohitura finkatzea.

Debagoieneko udal euskaltegi eta euskara elkarteek egitasmo hauetan parte hartzera gonbidatzen dituzte ikasle, gazte, irakasle, aiton-amona, guraso, langile, langabetu eta orohar, bere buruari erronka txiki bat jarri nahi dion herritar oro, denon artean posible baita hizkuntza komunitatea indartu eta egonkortzea.

Euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean euskaraz aritzeko aukera eskaintzen dute mintzapraktika egitasmoek: etxeko bakardadetik taldeko girora lehendabizi eta, taldeko konplizitateaz, kaleko erabilerara gero. Izenemateak zabalik dago AED Elkartean 943 771 228 telefono edo zaharberri@aedelkartea.eus postan.

Más

 

Fotos

Vídeos